Bibliografia Por lengua Por título


Título publicación: 


  Joxepi dendaria

Título original: 


  Joxepi dendaria

Autora: 


  Mariasun Landa

Ilustrador/a: 


  Victoria Santesmases

Traductor/a: 


 

Editorial: 


  Elkar

Colección: 


  Txalupa 12

Año 1ª edición: 


  1983

Núm Pág: 


  32 or. : ir. ; 19 zm.

Lengua original: 


  Euskera - Euskera - Basque

Lengua de publicación: 


  Euskera - Euskera - Basque

Menciones y Premios recibidos: 


 

Resumen: 

 

  3 argitalpen 2000 arte
Laburpena: Baina denda hartan, erakusleihoan azaldu ezin diren zenbait gauza ere saltzen zen: kontsolamendua, barre algarak, aholkuak, sukaldaritzarako ideia berriak, berriketa alaiak, auzoko ixtorio zaharrak eta batez ere umore on eta goxoa. Hiri handiko kale baztertu hartan ez zegoen Joxepi maite ez zuen inor.

Prentsako aipamenak:
- Ana Urkiza, Egunkaria 2001ko martxoaren 24a, Begia gehigarrian. Joxepik, hiri handi bateko kale estu eta ilun batean, denda txiki eta zahar bat du. Bertan, gauza xumeak dauzka salgai, baina erosleak, eguneroko gauzez gain, kontsolamendua, barreak, aholkuak, istorio zaharrak eta sukaldeko errezetak erosten ditu bertan. Auzo guztiak du maite Joxepi.
Erostetxe handiak agertzen direnean, ostera, auzokoek Joxepiren dendara joateari utzi egingo diote. Joxepik ez du jadanik ezertxo ere salduko. Denda itxi beharrean aurkituko du bere burua. Baina hori gertatu aurretik, Joxepik, trikimailuren bat asmatuko du, bere dendari berri usaina eman eta jendea berriro erakartzeko. Berrikuntza ez da etorriko prezioen jaitsierarekin, edo Joxepik betidanik eskaini izan duen irudimen eta maitasun aldetik baino. Joxepik, bere denda berreskuratzen du azkenean eta dendaririk onenaren plaka emango diote herriko agintariek.
Amaierako egitura duen ipuin honek, lau azpisail edo lau denbora ezberdin dituela esan daiteke: lehenengoan, Joxepiren denda deskribatzen da; bigarrenean, erostetxe handien agerrera dator eta agerrera honek Joxepirengan duen eragina kontatzen da; hirugarrenean, Joxepik bere denda berritzeko hainbat gauza egiten ditu; eta laugarrenean, Joxepik bere bezeroak berreskuratzen ditu eta agintariek plaka ematen diote.

ZURIA ETA BELTZA
Kontrako ideietan eta epitetoetan oinarritzen du Mariasun Landak Joxepiren denda eta erostetxe handien arteko ezberdintasuna. Baina ezberdintasun oro, elementu objetiboetan oinarrituko da: erostetxe handietan salgaiak merkeago izatea, eraikin handiagoetan kokatua egotea, erostetxeak kale txiki, ilun eta baztertuetan ez egotea... Ipuinaren lehenengo bi barne ataletan denda mota bi hauen arteko ezberdintasunak azpimarratzeko dira. Eta azken bi atalak, kontrako ideietan oinarritzen dira Joxepiren denda erostetxe handien aldean zergatik den hobea azaltzeko. Kontrako ideia horiek adierazteko, elementu subjetibo-afektiboak erabiliko ditu: erostetxe handietan galduta sentitzen garela, kasurik ez digutela egiten, haurrak galtzen zaizkigula, erosle hutsak garela...
Eta hementxe da maisu hain zuzen ere Mariasun Landa. Ikusten ez den aldea azaleratzen. Pertsonaia nagusia Joxepi bada ere, eroslearen presentzia oso garrantzitsua da ipuinean, eta lorezainaren alaba zein Niko loritoa, lehenik orainerako jauzia egiteko giltzarri izanen dira.
Joxepi, lorezainaren alaba eta Niko lorito, mundu afektiboa ikusten lagunduko digutenak dira, eta agintariak nahiz kazetaria, ikuspegi objetibo edo hotz batetik abiatuko zaizkigunak.
Espazioaren eta denboraren uztartze oso naturala egiten digu Landak honakoan: bi denbora nabari dira: lehena eta oraina. Eta denbora bi horiek bi espazioetan kokatzen: lehena, kale estu eta ilun bateko denda txiki eta zahar batean; bigarrena, hiri handietako eraikin handietan dauden erostetxe erraldoietan.
Bi ezpazio horiek, bestalde, pertsonaien bereizketa dakarkigute: espazio txikia pertsonen espazioa da; handia, erosleena. Espazioa da ipuinari bere zentzu subjetiboa azpimarratzen lagunduko dion elementua, finean, zentzu humanoa emango diona ipuinari.

MAISUAREN ESANAREN ZAIN
Landak Joxepi dendaria ipuinean lantzen duen gai nagusia, inon saltzen ez den zerbait da: afektua. Auzokoak Joxepi maite zuten, eta ez preseski garbantzuak saltzen zituelako, Joxepiren dendan hezur eta mamizko pertsona sentitzen zirelako baizik; Joxepiren dendan ahotsa zutelako.
Mariasunek igorri nahi digun benetako eta sakoneko mezuarekin azken-azkenean kontu ematen da irakurlea: kazetariak Joxepi ez duela ulertzen esaten duenean. Zergatik ez? galdetzen du irakurleak kazetariarekin batera. "Puntua egitea ez zaidalako gustatzen", erantzungo digu Joxepik. Eta hori? Joxepiren irteerak kazetaria haina harrituko du irakurlea. Eta hausnartzera gonbidatuko du. Joxepi dendaria baino areago da. Izateko modu bat da, Joxepi da denda. Joxepik bere salgaiei balio erantsi bat gaineratzen die. Eta hori berak badaki. Balioa eranstea gustatzen zaio.
Dendaren izaera humanoa du gai Landak. Gaurko mundu hotzean alderdi humano hori non aurki dezakegun. Bizitzak, eguneroko irabaziez eta presez gain, badituela beste gauza anitz balioztatzeko aldarrikatuko digu.
Landak, ohitura duen bezala, esan gabe aditzera ematen digu bere mezua, mezu sakona. Espero gabe azaltzen zaiguna.
Ipuina liluragarria da, erakargarria, harrigarria, hunkigarria. Idazlea, erakusleihoan erakuts ezin daitekeen zerbaitetaz ari da, ikusten ez denaz, eros ezin denaz...
Landaren mezua, ipuina tindatu duten bi alderdietatik ikus dezake irakurleak. Auzokoen ikuspegitik, edo kazetariaren eta agintarien ikuspuntutik. Idazleak, nahigabe, Joxepiren dendara gonbidatzen gaitu; esan gabe, benetako gauzak preziatzera.

- Mondragon Unibertsitateak argitaratua "Joxepi dendaria" liburuak, Elkar-eko txalupa sailean lehen argitaratua izan bazen ere, oraingo honetan, Kuku sail berri honetan, eta Asun Balzolaren marrazkiekin, izugarri irabazi du. Hamar urte baino gehiago pasatu badira ere lehenengo argitalpenetik, istorioak ez du inongo freskotasunik galdu. Eta ez du galdu, globalizazioaren garai honetan Joxepiren denda erostetxe handien filosofiaren kontrakoa delako, denda txikia, nortasun handikoa, herrikoia, eta liluragarria.


Joxepik, hiri handi bateko kale estu eta ilun batean, denda txiki eta zahar bat du. Eguneroko jaki xumeak ezezik, Joxepik beste gauza asko ere “saldu”, eman, egiten ditu: kontsolamendua, barrea,...

Baina erostetxe handiak agertzen direnean erosleek Joxepiren dendara joateko ohitura galduko dute, eta Joxepik ez du jadanik ezertxo ere salduko. Denda itxi beharrean, Joxepik dendari usain berri bat emanez bezeroak erakartzea lortuko du.


Mariasun Landak idatzitako ipuin honetan benetako protagonista afektua da, gaur egungo abiadura handiko bizitza honetan behatzen artean, askotan ihes egiten diguna. Maitasuna eta afektua Joxepi dendariarengan gorpuztuko dira, bera baita ipuinaren pertsonaia nagusia. Auzokoek maite duten dendariak, gauzak salduz gain, beti hitz politen bat izango du guztientzako. Gizakien arteko harremanetan gero eta hotzago den mundu honetan protagonistak, bere hitzekin eta bere maitasunarekin, berotu egingo baitu denda.


Bestalde, Asun Balzolaren marrazkiek ipuin liluragarri honi balore erantsia ematen diote. Ilustrazioak oso ondo asmatuak daude, eta marren trazuak aparteko freskotasuna eta dinamika ditu.

Benetan ipuin ederra.