Bibliografia Por lengua Por título


Título publicación: 


  Izar berdea

Título original: 


  Izar berdea

Autora: 


  Mariasun Landa

Ilustrador/a: 


  Jesus Lucas

Traductor/a: 


 

Editorial: 


  Elkar

Colección: 


  Txalupa 17

Año 1ª edición: 


  1985

Núm Pág: 


  30 or. : ir. ; 18

Lengua original: 


  Euskera - Euskera - Basque

Lengua de publicación: 


  Euskera - Euskera - Basque

Menciones y Premios recibidos: 


 

Resumen: 

 

  2 argitalpen 1988 arte

Behin gizon arrotz bat ailegatu zen herriska batetara. Urrutitik zetorren eta nekaturik aurkitzen zelako herriko enparantzako iturri ondoan deskantsatzen geratu zen.

Ur freskoaz eskuak eta aurpegia garbitu ondoren, zumar baten azpian eseri eta ogia eta gazta atera zituen bere morraletik. Patxada handiz jaten ari zen bitartean, burua mugitzen zuen alde batetik bestera, ehize txakur baten antzo...

Herriska hura bezalakoak asko eta asko ezagutu zituen bere bizitza ibilkorrean, eta ez zuen ulertzen herrian sartzean sentitu zuen susmo txarra... Ez zekien zergatik, baina zerbait arraroa somatzen zuen herriska hartako aire paketsuan:

—Um, hemen zerbait berezia gertatzen duk! Um, herriska honek zerbait badik! —zioen bere kolkorako.

Une hartan, enparantza ondoko etxe batetatik haur bat irten zen pauso makalez. Aldameneko atea jo zuen eta laster beste haur bat etorri zitzaion.

Hitzen bat edo beste elkarri egin ondoren, mututurik, lurrean eseri ziren. Oso betilun eta triste zituzten aurpegiak; nekearen arrastoak nabaritzen ziren haien begietan... Batek lurretik harri txintxorrak hartu eta indarrik gabe jaurtitzen zituen, bestea bere atzazalak aztertzen aritu zen inoiz ikusi izan ez balitu bezala...