Bibliografia Por lengua Por título


Título publicación: 


  Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean

Título original: 


  Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean

Autora: 


  Mariasun Landa

Ilustrador/a: 


  Asun Balzola

Traductor/a: 


 

Editorial: 


  Anaya

Colección: 


  Liburu zopa, 2

Año 1ª edición: 


  1997

Núm Pág: 


  96 p. 20x14 cm

Lengua original: 


  Euskera - Euskera - Basque

Lengua de publicación: 


  Euskera - Euskera - Basque

Menciones y Premios recibidos: 


 

Resumen: 

 

  "Maiderren bizimodua goitik behera aldatu da amak antzerkian berriz lan egingo duela erabaki eta aita etxetik joan denean. Gauzak horrela direla, Ofelia, katua, izango da Maiderren sentimentuen irtenbidea; jakina denez, ""katuak hain bakarrik sentitzen dira..."" Baina, halako batean, Ofeliak ihes egiten du zaintzen duten baserriko etxetik eta Maider bere katutxoaren bila doa, arriskuak aintzat hartu gabe."

Prentsako aipamenak:
- Xabier Etxaniz Erle, Behinola 1. zenbakia, 1999ko azaroa IDAZLE LEIALA


Maider, hamabi urte betetzear dituen neskatxa, dugu narrazio honetako protagonista eta narratzailea. Sukarra jaitsi eta sendatzen denean gertakari guztien berri ematea deliberatzen du, gertatutako guztia hasiera-hasieratik dena hobeto ulertu ahal izateko. Eta horrelaxe, egitura narratibo itxia duen nobela edo istorio hau kontatzen zaigu. Hamabi urteko baten begiekin eta esperientziekin ikusi eta gogoratutako, hausnartutako istorioa.

Mariasun Landak ohiko balioak eman dizkio bere lanari, idazkera zaindua, hitz aukertuak, neurtuak... eta kontakizun interesgarria, gu baitan gogoeta eragiten duten horietakoa. Alde horretatik duela hamabost urte ekindako bideari leial jarraitu dio idazleak, zintzoki jokatuz literatura eta ideiekin. Txan fantasma ipuin berritzaile hartan kariño falta ageri zitzaigun, Karmentxu ezulertzea, haurren eta helduen arteko munduen desoreka. Oraingoan ere, irakurleak kariño falta hori nabarmenduko du Maiderren bizitzan. Baina ez dira alferrik pasatu hamabost urte bi lan hauen artean. Oraingo istorioan Maiderren etxean gurasoak daude (beren egoera bereziarekin, emakumea lan mundura joateak dakartzan ondorioekin, gizonen jokabidearekin horren aurrean,...), amona (baserritik hirira jaitsia) eta lagunak; eta hain zuzen, egoera horrek eramango du Maider Ofelia katuarekin harreman estua izatera.

Liburuak hiru atal ditu, izenburuarekin jolastuz sortzen diren hirurak: Katuak, katuak bakar-bakarrik, eta katuak bakar-bakarrik sentitzen direnenean. Aurretik bukaeraren berri ematen zaigularik, eta istorio guztia kontatzeko erabakia azaldu eta gero, hiru atalak datoz, lehena aurkezpena litzateke, bigarrenean arazoa azaldu eta hirugarrenean korapiloa askatzea. Eta irakurleak, hasieratik bukaera zoriontsuaren berri izanda ere, jakin nahi izango du zer gertatu zaion Maiderri, zergatik ibili diren etxekoak eta sendagileak haren inguruan. Testuak, literarioki, esijentzia maila handia du alde horretatik eta ondo erantzun dio Mariasun Landak enbidoari. Bortxakeriarik gabe, narratzaile gaztetxo baten estiloa eta jauziekin, poliki-poliki osatu da istorioaren puzzlea.

Gure bizimoduan besteei kasurik egin gabe ibiltzen gara, helburu handiak jarriz eta bete nahiz, lanpeturik hitz batean, eta bizimodu horren ondorio dugu seme-alabei, lagunei, senideei edo lankideei egiten diegun hutsune afektiboa. Liburu honetan Maiderren eta Ofelia katuaren artean ematen den harremana (eta konparazioa neurri batean) horren guztiaren ondorioa litzateke. Gurasoak haserre eta lanpetuegi, amona nekatuta eta etxeko ardura guztiekin... azkenean Maiderrek katuaren babesa bilatzen du. Egoera hori, berriz, gertakari batek apurtuko du: katua baserri batera eramatea deliberatzen denean, eta ondoren handik eginiko ihesa.

Zalantzarik gabe, Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean oso nobela borobila da, Mariasun Landaren aurreko obren ildotik, esijente literaturarekin, zaindua eta hausnarketarako oso aproposa. Disfrutatuz eta entretenituz gure buruz, gure egoeraz eta bizitzaz pentsaerazten gaituen nobela paregabea.


- Xabier Etxaniz Erle, Egunkaria 199ko urtarrilaren 23a Idazle leiala

Maider, hamabi urte betetzear dituen neskatxa, dugu narrazio honetako protagonista eta narratzailea. Sukarra jaitsi eta sendatzen denean gertakari guztien berri ematea deliberatzen du, gertatutako guztia hasiera-hasieratik dena hobeto ulertu ahal izateko. Eta horrelaxe, egitura narratibo itxia duen nobela edo istorio hau kontatzen zaigu.

Hamabi urteko baten bagiekin eta esperientziekin ikusi eta gogoratutako, hausnartutako istorioa.

Mariasun Landak ohiko balioak eman dizkio bere lanari, idazkera zaindua, hitz aukeratuak, neurtuak... eta kontakizun interesgarria, gure baitan gogoeta eragiten duten horietakoa. Alde horretatik duela hamabost urte ekindako bideari leial jarraitu dio idazleak, zintzoki jokatuz literatura eta ideiekin. Txan fantasma ipuin berritzaile hartan kariño falta ageri zitzaigun, Karmentxu ezulertzea, haurren eta helduen arteko munduen desoreka. Oraingoan ere, irakurleak kariño falta hori nabarmenduko du Maiderren bizitzan. Baina ez dira alferrik pasaru hamabost urte bi lan hauen artean. Oraingo istorioan Maiderren etxean gurasoak daude (beren egoera bereziarekin, emakumea lan mundura joateak dakartzan ondorioekin, gizonen jokabidearekin horren aurrean...), amona (baserritik hirira jaitsia) eta lagunak: eta hain zuzen, egoera horrek eramango du Maider Ofelia katuarekin harreman estua izatera.

Hausnarketarako oso aproposa

Liburuak hiru atal ditu, izenburuarekin jolastuz sortzen diren hiruak: Katuak, katuak bakar-bakarrik eta katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean. Aurretik bukaeraren berri ematen zaigularik, eta istorio guztia kontatzeko erabakia azaldu eta gero, hiru atalak datoz, lehena aurkezpena litzateke, bigarrenean arazoa azaldu eta hirugarrenean korapiloa askatzea. Eta irakurleak, hasieratik bukaera zoriontsuaren berri izanda ere, jakin nahi izango du zer gertatu zaion Maiderri, zergatik ibili diren etxekoak eta sendagaileak haren inguruan. Testuak, literarioki, exijentzia maila handia du alde horretatik, eta ondo erantzun dio Mariasun Landak enbidoari. Bortxakeriak gabe, narratzaile gaztetxo baten estilo eta jauziekin, poliki-poliki osatu da istorioaren puzzlea.

Gure bizimoduan besteei kasurik egin gabe ibiltzen gara, helburu handiak jarriz eta bete nahiz, lanpeturik hitz batean, eta bizimodu horren ondorio dugu seme-alabei, lagunei, senideei edo lankideei egiten diegun hutsune afektiboa. Liburu honetan Maiderren eta Ofelia katuaren artean ematen den harremana (eta konparazioa) neurri batean horren guztiaren ondorioa litzateke. Gurasoak haserre eta lanpetuegi, amona nekatuta eta etxeko ardura guztiekin... azkenean Maiderrek katuaren babesa bilatzen du. Egoera hori berriz, gertakari batek apurtuko du: katua baserri batera eramatea deliberatzen denean, eta ondoren handik eginiko ihesa.

Zalantzarik gabe, Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean oso nobela borobila da, Mariasun Landaren aurreko obren ildotik, exijente literaturarekin, zaindua eta hausnarketarako oso aproposa. Disfrutatuz eta entretenituz guri buruz, gure egoeraz eta bizitzaz pentsarazten digun nobela paregabea.