Bibliografia Por lengua Por título


Título publicación: 


  Amona, zure Iholdi

Título original: 


  Amona, zure Iholdi

Autora: 


  Mariasun Landa

Ilustrador/a: 


  Asun Balzola

Traductor/a: 


 

Editorial: 


  Erein

Colección: 


  Siberia treneko ipuinak,13

Año 1ª edición: 


  2000

Núm Pág: 


  24 p. il. col.

Lengua original: 


  Euskera - Euskera - Basque

Lengua de publicación: 


  Euskera - Euskera - Basque

Menciones y Premios recibidos: 


 

Resumen: 

 

  7-9 urte bitarteko haurrek irakurtzeko Mariasun Landa idazlearen 6 liburu zoragarri bilduma bakar batean: - Iholdi - Izeba txikia - Alex - Amona, zure Iholdi - Marina - Haginak eta hilobiak

Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta urduri nengoen, ez nekien zergatik... Eta, bat-batean, jira egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan. -Alto! Geldi hor! Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela ikusi nuen, edo hobeto esanda, hasieran linternaren argiak itsutu egin ninduen, eta gero beste eskuan pistola bat zuela ikusi nuen. Eta gero, pum! pum! pum! oihu egin zidan, eta gero, ja! ja! ja!..., barre-algaraka hasi, eta benetako pistola bat zen, hori da okerrena, jostailu bat ez zela, horretaz berehala konturatu nintzen. Geroxeago, hartzeko pistola lasai, eskaini zidan berak, eta nik hasieran ezetz, handik alde egin nahi nuela, baina, azkenean, jakin-minez edo, neuk ere pistola hura nire eskuetan hartu nuen. Dexente pisatzen zuen, eta beltz-beltza zen, ikaragarria. -Zer iruditzen zain? Ez al dun guai?"

Amona, sekretu haundi bat daukat eta ez dakit nori kontatu. Zeruan zaudela esaten didate, eta ni batzuetan zeruari begira geratzen naiz, batez ere hegazkinak pasatzen direnean. Orduan pentsatzen dut hegazkinen joan-etorri horiek zuzentzen jarri zaituela Jainkoak, udaltzainak kaleetan egoten diren bezalaxe, lehenago ere ezin baitzenuen ezer egin gabe egon eta zeruan ere seguru lanean zaudela, eta guri begira, niri begira ere bai, ea zintzoa naizen, lehenago bezala. Ziur aski, noizbehinka behera so egingo duzu, ea zuk hainbeste maite zenituen etxeko geranioak ureztatzen ditudan, ea Jeronimo gardantxiloari alpistea jarri diodan, ea eskolako lanak egiten ditudan, zauden lekutik den-dena ikusteko aukera baituzu. Horregatik, badakit jakingo duzula zertaz arituko naizen, baina nik nahiago dut guzti-guztia zuri pertsonalki kontatu ea, besteetan bezala, aholkuren bat emiten didazun, zeren nahiz eta den-dena ikusten duzun zauden lekutik, agian, ez duzu oso garbi ikusten altuera hartatik, inurriak garela irudituko zaizu eta zaila egingo zaizu lurreko haurren artean ni bereiztea, are zailagoa nire bihotzean dagoen kezka, batez ere zerutik iragaten diren hegazkin pilo horrengatik, haien arteko istripurik ez izatea ardura garrantzitsua baita.

Bada, amona, atzo, ikastolatik bueltan, Martinek esan zidan ea gauza bat ikusi nahi nuen, inoiz ikusita ez neukana.

Eta nik berari, ea zer zen.

Eta berak, esateko gauza ez zela, ikustekoa baizik.

Eta irribarre arraroaz begiratzen zidan, asko dakienarena eginez, eta horrek amorrazio pixka bat ere eman zidan, zer uste du horrek, eta joan egingo nintzela esan nion.