Berriak eta albisteak
MAY 21 GONBIDAPENA-KM

MAY 21 LECTURA MUSICADA: "INURRIEN HIZTEGIA" DE MARIASUN LANDA
Martes, 21. Mayo 2013, 19:30 - 21:00
Lectura musicada organizada por PAMIELA argitaletxea:

"Inurrien Hiztegia" de Mariasun Landa
Participantes: Mariasun Landa (autora y recitadora)
Ramon Agirre (actor y recitador)
Garikoitz Mendizabal (músico)
J.A. Irigaray (escritor)
(Idioma: euskera)
MAY 9 ICEBERGAREN PUNTAKO INURRIEN GIZARTEA
[ANE UNDURRAGA - Lunes, 6 de Mayo de 2013 - Actualizado a las 12:20h]
Azkartasunak agintzen duen gizartean, absurdotik abiatuta errealitatean aplika daitezkeen kontakizun laburrak idatzi ditu Mariasun Landak (Errenteria, 1949) umorez betetako ‘Inurrien Hiztegia’ bilduman
Egungo bizkortasunaren seinale, ‘sms’, ‘tuit’ nahiz ‘WhatsApp’ mezuak bezala irakur daiteke hiztegi bitxi hau. (Ruben Plaza)
IDAZTEA da Mariasun Landaren bizitzaren bizkarrezurra. Hogeita hamar urte daramatza modu bakarzalean idazten. Literatur zalea da oso, baina irakaskuntza ere izugarri gustatzen zaio. Idaztea da bere talentua. Hori da bere barneko dohaina, baina irakasle ofizioak ematen dion komunikatzeko eta transmititzeko aukerak ere liluratu egiten du. Bere idazle ibilbidean, haur eta gazte literaturan sortu dituen lan guztiengatik da ezaguna. Oraingoan, aldiz, helduentzako fikziozko lana egin du, Inurrien Hiztegia.
gehiago irakurtzeko >>>
MAY 7 MARIASUN LANDAK 'INURRIEN HIZTEGIA' ARGITARATU DU
[EITB 2013/04/23] Pamiela argitaletxearen eskutik dator lana. Landak helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua dela esan daiteke.
MAY 1 MARIASUN LANDA: «INGURUKO DENA ALBORATU ETA IDAZTEN LANEAN ARI NAIZEN DENBORA TARTEAN NAIZ ZORIONTSUEN»
[Gaur8. Xole Aramendi. 2013ko Apirilaren 27a- .zbk]
"Inurrien hiztegia” liburu berria besapean hartuta dator, helduentzat idatzi duen lehenengo fikziozko lana. Donostiako Irakasle Eskolan egiten du lan. Literatura eta irakaskuntza, biak dira bere bizitzaren ardatzak. Bakarkako zeregina da lehenengoa. Etxeko gela da. Komunikazioa du giltza bigarrengoak. Plaza da.
Askatasun goseak Parisko kaleak 19 urterekin deskubritzera eraman zuen. Jakin-min intelektuala asetzeko aparteko aukerak eskaini zizkion hiriak. Ordurako irakurria zuen Simone de Beauvoir idazlearen "Bigarren sexua”, gaur egun ere genero kontuetan erreferentziatzat duen liburua. «Lehendik ikusten nituen zenbait kontu gauzatuta ikusi nituen liburuan», dio. Eta Parisen idazle existentzialen irakurraldiez gozatzen jarraitu zuen.
Itzuleran herriaren alde lan egin nahiak euskara ikastera eraman zuen. Eta euskara ikasteko irrikak, ikastolara. Han, ikasleentzat ipuinak idazten hasi eta haur eta gazte literatura deskubritu zuen. Gaur egun arte. Bizitzak bere lana egin zuen eta beretzat ere ezustekoa izan zen bidea hartu zuen. Euskal literaturan erreferentzia da eta gure mugetatik kanpo ere hizkuntza gehienetara itzulia izan den euskal idazleen artean dago.
gehiago irakurtzeko >>>
ABR 28 INURRIEN KONPLEXUTASUNERA BEGIRA JARRI DA MARIASUN LANDA
2013/04/22
'Inurrien Hiztegia' ipuin laburren bilduma aurkeztu du: helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua da.
Mariasun Landak "Inurrien Hiztegia" ipuin laburren bilduma aurkeztu du, Pamiela argitaletxearen eskutik. Landak helduentzat argitaratzen duen fikziozko aurreneko liburua dela esan daiteke.
Esan nahi duena zehatz erritmoz eta artifiorik gabe idazten du garden Mariasun Landak. Orain besapean dakar helduentzat bere fikziozko aurreneko liburua dela esan daitekena "Inurrien Hiztegia".
Haur eta gazte literaturarena arloan gehien itzuli eta saritu den idazlea da Landa, ia 40 liburu ditu kalean.
Inurriak agertzen dira narrazio labur guztietan. Inurriek betidanik liluratu dutelako duten gizarte antolaketagatik. Jendearen jarduera umorez, ironiaz jorratzen ditu. Itxuraz sinpleak, laburrak, zehatzak baina sakonak eta trinkoak soiltasun landua dutela dio Landak, tuitak bezain egunekoak.
Lerro eta hitz gutxitan harrapatu nahi du irakurlea eta irakurketa ernea eskatzen du.
gehiago irakurtzeko >>>
|