Inicio

[Castellano] - [Euskera] - [English]

Salutacions en català  -  Saúdo en galego 

 

Hola,

te doy la bienvenida a mi web








Foto: ©2010 Juantxo Egaña


Siéntate cómodamente.

Si quieres, puedes traer

tu sombrero negro,

tu bufanda azul,

o tu nariz roja de payaso.

Apaga tu móvil.

Ponte o quítate los zapatos adecuados.

Ponte o quítate las gafas.

Ponte o quítate el humor.

Ven. Quiero mostrarte

parte de mi vida,

compartir mi pasión: la literatura.

Verás que estudié  en París, de joven,

Filosofía.

Pero pasé años en la Educación Básica

hasta llegar a la Universidad, donde continúo.

Que aprendí una lengua minoritaria y minorizada

tardíamente: el euskera,

que utilizo junto al castellano.

Al escribir y al vivir.

Que en mis relatos me gusta ahondar en los sentimientos.

Que el humor es mi mayor autodefensa.

Que me obsesionan el ritmo narrativo,

la búsqueda de la transparencia en el lenguaje.

Y que una de las mejores maneras de viajar

que he conocido,

han sido leer y escribir.

Que no me gustan las despedidas.

Y adoro los puntos suspensivos.


Últimas publicaciones


Título: Puertas y ventanas abiertas

Autora: Mariasun Landa

Ilustradora: Marga Otaegi

Editorial: Pamiela

Páginas 160 pág. 150x215 mm.

Lengua original: Castellano

Lengua de publicación: Castellano

Primera edición: 2016



Izenburua: Moja roka v tvoji

Jatorrizko izenburua: Nire eskua zurean

Egilea: Mariasun Landa

Argitaletxea: Malinc

Orrialde kopurua: 65

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Argitalpen hizkuntza: Esloveniera

Lehen Edizio: 2016


Ikusi / Ojear


Título: La mia mano nella tua

Título original: Nire eskua zurean

Autora: Mariasun Landa

Ilustrador: Roberto Clemente

Traductor: Roberta Gozzi

Editorial: Associazione Culturale Libe edizioni

Páginas 68 p. il. 19x13 cm

Lengua original: Euskera

Lengua de publicación: Italiarra

Primera edición: 2016

Descargar el libro

Ikusi / Ojear



Izenburua: Azken balada

Egilea: Mariasun Landa

Ilustratzailea: Elena Odriozola

Argitaletxea: Erein

Bilduma: Bioleta, 9

Orrialde kopurua: 72

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Argitalpen hizkuntza: Euskera

Lehen Edizio: 2016


Ikusi / Ojear


Izenburua: Elsa eta paradisua

Egilea: Mariasun Landa

Ilustratzailea: Elena Odriozola

Argitaletxea: Giltza

Bilduma: Tukan berdea

Orrialde kopurua: 88

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Argitalpen hizkuntza: Euskera

Lehen Edizio: 2015/02/12


Behera kargatu kapitulua

Ikusi / Ojear


Noticias

ABRIL 2016



ABR 24    AHOZKO LITERATURA PROSA BILAKATU DU MARIASUN LANDAK



Ahozko literatura prosa bilakatu du Mariasun Landak

Idazle errenteriarrak ‘Azken balada’ izeneko gazteentzako liburua plazaratu du

MARTA ESNAOLA RUBEN PLAZA - 2016(e)ko apirilaren 22a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Mariasun Landa, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.



Idazleak esan zuenez, lehenengo aldiz balada entzutean, publikoak ideia gutxi barneratuko ditu, ahozko literaturarekin ohikoa baita elipsia gertatzea eta gauza gutxirekin gogoratzea. "Horixe pasatuko zaio Maitaneri, baina jakin mina piztuko zaio eta ulertzeko ahaleginak egingo ditu”, gaineratu zuen. Oreina bilakatu neskak orein bihurtu den Mayiren istorioa kontatzen du; bere amak badaki zer pasa den, baina ez bere anaiak. Honen zakurrek hil egingo dute eta gero, oreinaren haragiak eltzetik hitz egingo dio anaiari. Orduan, amak, bere buruaz beste egingo du.

Hala ere, egilearen liburuan bertsio baikorragoa gehitu du, protagonistari ez baitzaio bukaera hori gustatuko eta horrela, irakurle gazteengana gehiago gerturatuko dela uste baitu. "Bertsio moderno hau hain mitikoa izan ez dadin saiatu naiz, eta dena beste pertsona baten ikuspegitik kontatzen”, azaldu zuen Landak.

Horrela, liburua irakurtzen duenak balada berberaren inguruan sortutako hiru istorio aurkituko ditu: lehenik, Maitanek osatutakoa, Erramunek balada abesten dionean; hau motzena da, eta ez ditu ideiak asko garatzen. Bigarren istorioa da ezagunena, balada aztertu ondoren sortutakoa, hainbat sekuentzietan esaten duena prosa bilakatuta. Azkenekoa istorio guztiz berria da, balada horren gainean liburuko protagonistak sortu duena.

"Ahozko literatura oso erraz galtzen da; hala ere, material bezala erabili eta beste literatura produktu batzuen bidez iritsi da guregana”, azaldu zuen Txan fantasma (1984), Krokodiloa ohe azpian (2002) eta Inurrien hiztegia (2013) liburuen egileak. "Hala eta guztiz ere, istorio hauek ez dira txantxetakoak izaten, oso serioak baizik, eta liburu honek agerian jarriko du hori”, azaldu zuen.




ABR 23    AZKEN BALADA, MARIASUN LANDA. DE EREIN ARGITALETXEA



Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.
Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.






ABR 22    AHOZKO LITERATURAKO AZKEN BALADA GAUR EGUNERA EKARRI DU MARIASUN LANDAK



Ahozko literaturako azken balada gaur egunera ekarri du Mariasun Landak

Esperimentazioaren bidea urratuta, tradizioa eta modernotasunarekin jolasean aritu da Mariasun Landa eta ahalegin horretatik sortu da ‘Azken balada’. Euskal ahozko literaturan jaso zen azken balada egungo literatura moldeetara ekarrita, bertsio eraberritua proposatu du.

AMALUR ARTOLA|DONOSTIA|2016/04/21 17:15EGUNERATUA: 17:19
Mariasun_landa
Mariasun Landak Donostian aurkeztu du ‘Azken balada’. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Kontakizun bat eta hiru dira aldi berean Mariasun Landak ‘Azken balada’ gazte literaturako eleberrian proposatu duena. «Hiru istorio gurutzatzen dira, baina narrazioaren bihotz muina bat bakarra da: ‘Oreina bilakatu neska’», azaldu du egileak.

Euskal ahozko literaturan jaso zen azken balada da ‘Oreina bilakatu neska’, Haizea taldeak Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren ahotsean 1978an ‘Ura ixuririk’ abestian bildu zuena.

Balada honetan erritu baten bidez orein bilakatzen den neskatoaren istorioa kontatzen da: txakurrek hozkatu nahi dutela, haren amak neskatoaren anaiari oreina lagun dezan eskatuko dio, baina ehiztariek akabatu eta eltzean egosten ari den artean, sorginkeria bailitzan neskatoa hizketan hasi, amak ezagutu eta azken honek bere buruaz beste egingo du.

«Elipsi askoko kontakizuna da, eta elipsi horien barruan gauza asko gertatzen dira. Lehenengo lana, sekuentzia horiek zehaztea izan zen», azaldu du. Bere lehen asmoa balada horretatik abiatuta narrazio bat idaztea bazen ere, «gai bakarra baina aldagai asko» zituela ikusita, bere bertsioa idaztera deliberatu zen: «Balada errespetatuz, modu narratiboan eman eta nik ere nire baladatxoa idatzi nahi izan dut».

Hala, narrazioaren lehen atalean Maitane neskatoa Donostiako Cristina Enea parkera joan eta, oreinei begira dela, parkezainaren ahotik ezagutuko du istorioa. Bigarrena jatorrizko kontakizunari eskainia dago eta, hirugarrenean, narrazioaren amaiera gustuko ez duela-eta bertsio berritua idatziko du Maitanek. Azken horretan «alderdi magiko, fantasiazko eta zenbaitetan gore horiek desmitologizatzen» ahalegindu dela ziurtatu du Landak eta, horretarako, hirugarren pertsonaia bat ere sortu du, 12-13 urte dituen eta orein bilakatzen den neskatoaren etxaldean bizi den Leo mutikoa. Hura izango da, jada adineko dela, kontakizunaren narratzaile bilakatuko dena.

Esperimentu honen bidez, Landak unibertsitate munduan ikertu den ahozkotasunaren gaia literaturara eraman du. «Ikerketa asko egin dira baina gertatzen dena da agian gaur egun ez dagoela interes handiegirik honekiko, alde horretatik etenaldia eman dela uste dut».

gehiago>>>




ABR 22    EUSKAL AHOZKO LITERATURAREN AZKEN BALADA OINARRI



EUSKAL AHOZKO LITERATURAREN AZKEN BALADA OINARRI

Gazteei zuzendutako narrazio berri bat aurkeztu du Mariasun Landa, 'Azken balada' izenburupean.
Mariasun Landa_Azken balada

Mariasun Landa idazlea, ‘Azken balada’ eskuan duela. (Argazkia: Lide Ferreira)

Liburuaren Nazioarteko Egunaren atarian, Mariasun Landa idazleak bere lan berria aurkeztu du gaur Erein argitaletxearekin: Azken balada. Narrazio horren bitartez, idazleak iradokizunez betetako testu narratibo bat osatu du, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan –Oreina bilakatu neska (1965)– oinarrituta.”Literatura ez da bakarrik idatzizkoa, eta ahozko literaturari ere garrantzia eman behar diogu”, nabarmendu du Landak.

Balada horren istorioa Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta horrek kontakizunaren beste bertsio bat eskainiko du geroago. Hortaz, idazleak azaldu duen bezala, liburuaren muina balada bera den arren, hiru narrazio eskaintzen dizkio irakurleari: lehengoan, baladaren sekuentzia narratiboak aztertzen ditu idazleak, eta horiek prosaz azaltzen ditu; bigarrenean, Erramunek Maitaneri kontatzen dion istorioa dago; eta, hirugarren zatian, "Maitanek asmatutako” bertsioa irakurri daiteke.

Azken balada gazte literaturako bilduma batean argitaratuko dute. Hala ere, Erein argitaletxeko webgunean bertan eskuratu daiteke liburua.

gehiago >>> 




ABR 20    AZKEN BALADA, MARIASUN LANDA.








Narrazio honekin Mariasun Landak iradokizunez betetako testu narratibo bat eskaini digu, Oreina bilakatu neska, euskal ahozko literaturan jaso zen azken baladan murgilduta. Baladaren istorio asaldagarria Erramunek, parke bateko zaindariak, kontatzen dio Maitane neska gazteari, eta honek beste bertsio bat eskaini digu hurrena. Beraz, balada klasikoaren istorioari, bertsio moderno bat erantsi dio autoreak maisutasun handiz.Kontakizun aberats eta iradokitzailea, tragikoa eta era berean umoretsua; tradiziozko literaturatik abiatuta, egungo literatura erakargarri egiteko eredu paregabea.


https://vimeo.com/163247922




1 - 5 of 5




ARCHIVO


enero 2017

noviembre 2016

octubre 2016

septiembre 2016

agsto 2016

junio 2016

abril 2016

marzo 2016

febero 2016

noviembre 2015

julio 2015

junio 2015

mayo 2015

abril 2015

marzo 2015

febero 2015

diciembre 2014

noviembre 2014

octubre 2014

junio 2014

mayo 2014

abril 2014

marzo 2014

febero 2014

enero 2014

noviembre 2013

septiembre 2013

junio 2013

mayo 2013

abril 2013

marzo 2013

febero 2013

diciembre 2012

noviembre 2012

septiembre 2012

mayo 2012

marzo 2012

diciembre 2011

noviembre 2011

octubre 2011

septiembre 2011

junio 2011

marzo 2011

enero 2011

admin*