Inicio

[Castellano] - [Euskera] - [English]

Salutacions en català  -  Saúdo en galego 

 

Hola,

te doy la bienvenida a mi web








Foto: ©2010 Juantxo Egaña


Siéntate cómodamente.

Si quieres, puedes traer

tu sombrero negro,

tu bufanda azul,

o tu nariz roja de payaso.

Apaga tu móvil.

Ponte o quítate los zapatos adecuados.

Ponte o quítate las gafas.

Ponte o quítate el humor.

Ven. Quiero mostrarte

parte de mi vida,

compartir mi pasión: la literatura.

Verás que estudié  en París, de joven,

Filosofía.

Pero pasé años en la Educación Básica

hasta llegar a la Universidad, donde continúo.

Que aprendí una lengua minoritaria y minorizada

tardíamente: el euskera,

que utilizo junto al castellano.

Al escribir y al vivir.

Que en mis relatos me gusta ahondar en los sentimientos.

Que el humor es mi mayor autodefensa.

Que me obsesionan el ritmo narrativo,

la búsqueda de la transparencia en el lenguaje.

Y que una de las mejores maneras de viajar

que he conocido,

han sido leer y escribir.

Que no me gustan las despedidas.

Y adoro los puntos suspensivos.


Últimas publicaciones


Título: Puertas y ventanas abiertas

Autora: Mariasun Landa

Ilustradora: Marga Otaegi

Editorial: Pamiela

Páginas 160 pág. 150x215 mm.

Lengua original: Castellano

Lengua de publicación: Castellano

Primera edición: 2016



Izenburua: Moja roka v tvoji

Jatorrizko izenburua: Nire eskua zurean

Egilea: Mariasun Landa

Argitaletxea: Malinc

Orrialde kopurua: 65

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Argitalpen hizkuntza: Esloveniera

Lehen Edizio: 2016


Ikusi / Ojear


Título: La mia mano nella tua

Título original: Nire eskua zurean

Autora: Mariasun Landa

Ilustrador: Roberto Clemente

Traductor: Roberta Gozzi

Editorial: Associazione Culturale Libe edizioni

Páginas 68 p. il. 19x13 cm

Lengua original: Euskera

Lengua de publicación: Italiarra

Primera edición: 2016

Descargar el libro

Ikusi / Ojear



Izenburua: Azken balada

Egilea: Mariasun Landa

Ilustratzailea: Elena Odriozola

Argitaletxea: Erein

Bilduma: Bioleta, 9

Orrialde kopurua: 72

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Argitalpen hizkuntza: Euskera

Lehen Edizio: 2016


Ikusi / Ojear


Izenburua: Elsa eta paradisua

Egilea: Mariasun Landa

Ilustratzailea: Elena Odriozola

Argitaletxea: Giltza

Bilduma: Tukan berdea

Orrialde kopurua: 88

Jatorrizko hizkuntza: Euskera

Argitalpen hizkuntza: Euskera

Lehen Edizio: 2015/02/12


Behera kargatu kapitulua

Ikusi / Ojear


Noticias

JULIO 2015



JUL 21    KROKODILOAK OHEPEAN JARRAITZEN DU






JUL 18    CUANTO MENOS, MAS. COMO LEER, ANALIZAR Y ESCRIBIR MICRORRELATOS



Seminario M.2 

CUANTO MENOS, MÁS. CÓMO LEER, ANALIZAR Y ESCRIBIR MICRORRELATOS 


Dirigido por: Mariasun Landa Etxebeste. Escritora.
Lugar: Palacio Miramar. Donostia / San Sebastián. 
Objetivos: 
Seminario teórico-práctico para quienes deseen conocer, disfrutar y escribir historias tan breves como intensas. 
Conocer la tradición y actualidad del género. 
Analizar y experimentar las herramientas propias de la narrativa hiperbreve: – economía de lenguaje – intensidad narrativa – intertextualidad – humor, ironía, absurdo… – heterogeneidad del género. 
Comentar modelos canónicos así como algunos ejemplos literarios fronterizos actuales. 
Trabajar con textos de diferentes temáticas y estilos. 

Se promoverá la participación, la actitud y la función lúdica de la literatura. 
Si el grupo está interesado, se hará una aproximación de la Didáctica de los microrrelatos en la escuela como forma motivadora de producción de textos literarios.
Precio de matrícula: hasta el 31 de mayo: 80 €. 
A partir del 1 de junio: 92 €  
Estudiantes - Validez académica: 30 horas  
Convalidación Gobierno Vasco para el profesorado: 15  
Código de homologación: 1568170016  
Idioma ofcial: castellano



JUL 18    HOMENAJE A MARIASUN LANDA EN LOS CURSOS DE VERANO DE LA EHU/UPV




Homenaje a Mariasun Landa en los Cursos de Verano de la EHU/UPV

La académica Mariasun Landa fue homenajeada por El Instituto Vasco Etxepare en la quinta edición del curso Excellence in Basque Studies celebrado durante los XXXIV Cursos de Verano de la EHU/UPV del 8 al 10 de julio en el Palacio Miramar. El curso abordó la Literatura juvenil e infantil, los estudios de género, los hábitos de lectura en la era digital o los retos que supone una sociedad plurilingüe para el escritor, cuestiones todas analizadas por Mariasun Landa durante su carrera.

Como clausura del curso se celebró una lectura literaria de las obras de la académica de Jakiunde en la que participó el también académico Bernardo Atxaga, entre otros autores.

Leer más >>> 




JUL 18    LITERATURA, MUSICA E ILUSTRACION EL 9 DE JULIO PARA HOMENAJEAR A LA ESCRITORA MARIASUN LANDA



06-07-2015

LITERATURA, MÚSICA E ILUSTRACIÓN EL 9 DE JULIO PARA HOMENAJEAR A LA ESCRITORA MARIASUN LANDA

El recorrido profesional de la escritora infantil y juvenil Mariasun Landa reúne más de 30 títulos –muchos de ellos traducidos a lenguas extranjeras- y no pocos premios; y los que aún están por llegar. También es intachable su presencia internacional, ya que es una de las autoras vascas más traducidas. Con la intención de reconocer su obra y persona, el 9 de julio se ha organizado un homenaje a la autora en el Aquarium de San Sebastián, bajo el título Mariasun Landarekin Solasean.
La literatura, la ilustración la música y quien quiera asistir están convocados a esta cita, a las 7 de la tarde, en la que participarán diversos nombres propios del mundo de la cultura vasca, que conducirán el homenaje. Escritores que han acompañado a Mariasun Landa durante su carrera ofrecerán lecturas literarias de textos de la autora, así como de textos creados especialmente para el evento: Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot y Fina Casalderrey. Sus palabras se fusionarán con creaciones de dibujos en directo, de la mano de los ilustradores Antton Olariaga, Jokin Mitxelena y la recientemente ganadora del Premio Nacional de Ilustración Elena Odriozola. Todos ellos estarán acompañados al piano por el músicoJuantxo Zeberio.
Participarán también en el acto el rector de la UPV, Iñaki Gorizelaia, y el presidente del Aquarium, Vicente Zaragüeta.
Se trata de un evento organizado dentro del marco del curso "Excellence in Basque Studies V” que ofrece el Instituto Vasco Etxepare en colaboración con los Cursos de Verano de la UPV-EHU, y que este año rinde tributo a la escritora.




JUL 18    EL INSTITUTO ETXEPARE HOMENAJEA A MARIASUN LANDA



SAN SEBASTIÁN, 6 Jul. (EUROPA PRESS) -



Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA Actualizado 06/07/2015 15:35:41 CET SAN SEBASTIÁN, 6 Jul. (EUROPA PRESS) -    El Instituto Vasco Etxepare homenajeará este jueves en el Aquarium de San Sebastián a la escritora infantil y juvenil Mariasun Landa con literatura, música e ilustración.    En un comunicado, Etxepare ha informado de que en la cita, a partir de las 19.00 horas, participarán diversos nombres propios del mundo de la cultura vasca.    De este modo, escritores que han acompañad ...

>>> Leer mas





JUL 18    MARIASUN LANDA. ARRISKUAK HARTZEN JARRAITZEKO PREST




«Idazten jarraitu nahi dut, eta idazterakoan arriskuak hartzen»

Hiru eguneko udako ikastaro batekin omenduko dute Mariasun Landa datorren astean Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk, baina horregatik ez ezik, albiste da argitaratutako liburuengatik ere.
Argazkia: GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

2015-07-04 / Juan Luis Zabala

Esker onez jasoko du Mariasun Landak (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Excellence in Basque Studies V. Mariasun Landaren omenez hiru eguneko udako ikastaroarekin datorren astean egingo dioten omenaldia. Baina «anbibalentzia bat» ere sortzen dio omenaldi honek; iaz Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria jasotzeak sortu zionaren antzekoa. «Horrelakoetan, pentsatzen duzu: 'Gaixotasun larri bat daukat eta ez naiz jabetu?'. Beti esaten dugu omenaldi guztiak hil baino lehenago egin behar direla, baina ez dakit ba... Nire esker ona dudarik gabekoa da, eta hala izan behar du, bestela ez bainintzateke normala izango. Baina beldurra ere ematen dit; kristalizatzeko beldurra edo. Bitrina batean sartu, eta... Eta ez; nik oraindik idazten jarraitu nahi dut, eta horrekin esan nahi dut bizirik jarraitu nahi dudala, eta idazterakoan arriskuak hartu nahi ditudala. Eta beharbada jende askori ez zaio gustatuko nik arrisku horiek hartuta idatzitakoa. Baina nik ez nuke galdu nahi arriskatzeko gogo hori; arriskatzea, zentzu zabal batean: genero aldaketaren aldetik, gaien aldetik, formaren aldetik...». Dagoeneko bi liburu argitaratu ditu aurten: Elsa eta paradisua(Giltza) eta Krokodiloa ohe azpian (Erein); bigarren hori Alberdaniak argitaratu zuen lehenik 2002an, eta, orain, epilogo bat erantsita berrargitaratu du. Udazkenean, dagoeneko idatzia duen beste bat kaleratuko du; hori baino lehen, abuztuan, mikroipuinei buruzko ikastaro bat zuzenduko du EHUko Udako Ikastaroetan. Bada solaserako aitzakiarik. 

Elsa eta paradisua aurkeztean, esan zenuen ez dela liburu erraz-erraza, eta haurrek nagusi baten laguntza beharko dutela pasarte batzuetan, baina haurrei horrelakoak ere eman behar zaizkiela. Erraztasuna irizpide gainbaloratua da haur literaturan?

Niri iruditzen zait erraztasunak ez duela irizpide bakarra izan behar. Benetan ari bagara irakurleak egiten, irakurketaren zailtasun egokitu bat eskaini behar zaie haurrei, gai ezberdinetako liburuak, estilo ezberdinetakoak... Badirudi joera nagusia dela haurrari liburua ematea berak bere kabuz irakur dezan; baina kontuz! Elsa eta paradisua forma aldetik erraza da, baina edukiarengatik, batik bat dauzkan erreferente biblikoengatik, lagungarria izan daiteke bitartekaria —ama, aita, irakaslea, izeba...— haurraren ondoan egotea irakurtzerakoan, behar diren azalpenak emateko. Printze txikia besterik gabe eman diezaiokezu haur bati? Niri eman zidaten, frantsesez gainera, ikasteko, baina ez nintzen lehen orrialdetik pasatu.

Haur literatura pedagogiarekin lotzeak dakartzan arriskuez ere mintzatu izan zara behin baino gehiagotan, «amaorde pedagogikoa» aipatuz. 

Didaktismoa da benetako arriskua. Baina, pedagogiaren izenean ere, irizpide batzuk errazegi erabiltzen dira batzuetan. Niretzat, liburu bat pedagogikoa da ondo idatzita dagoenean. Baina susmoa dut pedagogiaren izenean garai bateko moraltasuna ezkutatzen dela askotan, edo ideologia bat. Adibidez, bukaera zoriontsua izatea da pedagogikoa. Baina, literaturaren aldetik begiratuta, zergatik ez eskaini bukaera ez hain biribilak eta hain zoriontsuak, bukaera irekiak? Txan fantasma-ren bukaera tristea izan daiteke irakurketa jakin bat egiten duenarentzat, baina, nire ustez, bukaera irekia du, eta itxaropentsua ere izan daiteke. Nik uste dut zeukan berritasuna hortik zetorkiola, besteak beste, Txan fantasma-ri. Formaren aldetik. Batzuentzat haur eta gazte literatura ez da desafio literario eta estilistikoa. Nahikoak dira istorio polit bat eta bukaera zoriontsua. Hori ere behar da, haurrek irakurri egin behar dutelako guk ere irakurtzen dugun bezala, gu ez baikara ari beti Proust irakurtzen. Baina gaitasun literarioa duten irakurleak sortzeko, behar da nolabaiteko planifikazio bat, haurrek aurrera egin dezaten gero eta zailtasun handiagoak dituzten liburuekin.

Askotan esaten da garrantzitsua dela «balioetan heztea», eta literatura ere horretara bideratzen da. Zer iruditzen zaizu? 

Badirudi oso zaila egiten zaigula haur eta gazte literaturari bere literaturtasuna aitortzea eta onartzea. Beti bilatu nahi diogu, eta irakaskuntza munduan zer esanik ez, baliagarritasun bat; beti jakin nahi dugu zertarako balio duen. Oso sartua zegoen hori lehengo irakasleen artean, eta halaxe dago oraingoen artean ere: irakurri behar dela zerbaitetarako. Orduan, egokitu behar zaio horri hondakinen arazoa, aldaketa klimatikoa, sexismoa, hezkidetza... Teorikoki, didaktismoa gaur egun ez zaio inori gustatzen, baina, praktikan, gauza horiek, irakaskuntzan «zehar lerroak» deitzen direnak, didaktismotik oso gertu daude. Badakit irakaskuntzan landu behar direla gai horiek, baina denetik egon behar du, eta bereizten ere jakin behar da, batez ere arduradunek, irakasleek eta abar.

Berez duen balio literarioa izan daiteke, beraz, haur literaturako liburu batek transmititzen duen balio nagusia, garrantzitsuena. 

Mark Twainek Tom Sawyerren abenturak idatzi zituenean, edo Lewis Carrollek Aliziarenak, maitasunaren izenean egin zuten hori, bestelako helbururik gabe, opari bat egiteko haurtzaroari... Literatura da. Beste kontu bat da idazleak bere balioak dituela, eta idazten duela bere egoera zehatzetik eta bere balioetatik abiatuta, eta hor balio batzuk bideratzen dituela.

Zerk bultzatu zaitu Krokodiloa ohe azpianberrargitaratzera?

Alberdaniak argitaratu zuenean, bere bidea egin zuen liburuak, eta orain Erein argitaletxea liburuari beste bizialdi bat emateko prest agertu da. Niretzat oso liburu esanguratsua da.

Zergatik?

Batetik, oso historia luzea duelako. Idatzi nuenean, denbora asko egon zen kaxoian. Ez nuen ahaztuta, baina bitartean beste lan batzuetan jarraitu nuen. Bizikide bat izan zen denbora hartan. Hamar urteren ondoren-edo, konturatu nintzen zer bukaera izan behar zuen, eta orduan amaitu nuen idazketa lana. Antonio Maria Labaien saria irabazi zuen liburuak, epe barruan ozta-ozta entregatu eta gero; ondoren, nik ezer jakin gabe, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen. Horrek zurrunbilo batera eraman ninduen. Izugarrizko zurrunbiloa izan zen urte hura. Kanporatzeko ate batzuk ireki zitzaizkidan, eta neure burua desafio berri batzuen aurrean aurkitu nuen. Bestetik, oso liburu pertsonala da. Liburu guztiak dira pertsonalak, berez, baina, garai hartan, nik buruan neuzkan gai horiek, larriminarena edo angustiarena. Orain, urruti ikusten dut hori dena, baina oso neurea iruditzen zait liburu hau.

Mari Jose Olaziregiren hitzaurreaz gain, zeuk idatzitako epilogo bat gaineratu diozu liburuari berrargitalpenean: Krokodiloaren irribarrea«elkarrizketa krokodilitikoa». 

Liburuaren inguruko hainbat kontu etorri zitzaizkidan burura, eta horregatik pentsatu nuen epilogo hori idaztea. Epilogoko elkarrizketa fantastikoa da, jakina, baina kontatzen dudan gehiena egia da, benetan gertatutakoa.

Gazte literatura gisa argitaratu da orain ere, hasieran bezala, Krokodiloa ohe azpian, baina gazte literaturaren eta helduen literaturaren arteko mugak lausoak direla erakusten duen liburu bat da.

Denontzako gaia da, baina, beste ezaugarri batzuengatik, gazte literatura dela esan daiteke: egitura lineala du, erritmo handiko istorioa, gauza asko gertatzen dira, umorea... Baita neurriarengatik ere. Nik beti izan dut arazo bat horrekin. Denek eskatzen didate testuak luzeago egiteko, luzatzeko, baina gauza bat da zuk nahi duzuna idaztea, eta beste bat idatzi duzun hori puztea. Hori egiten badakigu denok. Krokodiloa ohe azpianerrusierara itzuli zutenean eta Moskura joan nintzenean, jabetu nintzen han ez zutela hemen egiten dugun zisma hori egiten, amildegi hori: gazte literatura alde batetik, helduen literatura bestetik. Hango unibertsitatean ere izan nintzen, mintegi batzuetan irakasle batzuekin, eta haientzat dena zen literatura, eta oso erraza zen lotzea krokodiloa Kafkarekin, eta niretzako nabarmena da lotura hori. Errusiatik harrituta eta hunkituta bueltatu nintzen, benetan ulertua sentitzen nintzelako.

Eta Errusiatik kanpo ez? 

Gaztelaniaz, liburuak funtzionatzen du, esaten den bezala. Euskal Herrian, Iraleko irakasle izan nintzenean, orain dela 25 urte, zailtasun handiak izaten genituen euskara ikasten ari ziren helduentzako liburuak aukeratzerakoan, euskara mailaren izenean oso liburu infantilak ematen zizkietelako, eta helduak aspertu egiten zirelako. Nik uste dut garai hartan oso gustura hartuko nukeela honelako liburu bat: hizkuntza maila landua baina oso erraza aldi berean, eta gaia ere hunkituko zaituena. Lehen argitaraldian, ez zuen horretarako biderik egin, eta nik uste dut bigarren aukera bat ere eduki behar duela.

Duela bi urte, Inurrien hiztegia kaleratu zenuen, helduentzako mikroipuinez osatutako liburua, eta, abuztuan, mikroipuinei buruzko ikastaroa zuzenduko duzu EHUko Udako Ikastaroetan. Oso lotua zaude generoarekin. 

Asko interesatzen zaidan generoa da. Iaz, euskaraz eman nuen ikastaroa, eta, aurten, gaztelaniaz emateko eskatu didate. Zer ikasle bildu daitekeen pentsatuta, badu desafiotik ere neurri batean. Oso gustukoa dut generoa. Eta zenbat eta laburrago, orduan eta gustukoago. Hor, beharbada, nahasten da, batetik, adina —adin batera iritsitakoan ez zaudelako lasto handietarako [barrez]—, eta, bestetik, laburtzeko ariketa horren xarma, aforismoena, eta baita Twitterrena ere. Ez naiz asko mugitzen Twitterren, baina baditut txio batzuk apuntatuta. Batzuetan, zaila da bereiztea, baina ipuin laburra ez da txistea. Beste zerbait da. Ingenio handiko lanak dira. Ramon Gomez de la Sernarengreguería-k ere asko gustatzen zaizkit; edo Mark Twainek lan laburrak. Beharbada, beste abantaila bat da berehala satisfazioak ematen dizkizun generoa dela. Mikroipuin bat biribiltzen duzunean...

Zer idazten ari zara orain? Zer argitaratuko duzu hurrena?

Ereinek beste liburu bat argitaratutako dit, Ura isuririk euskal baladaren inguruko ipuin bat, orein bilakatu zen neskaren istorioaren ingurukoa. Udazkenean argitaratuko da, baina iaz amaitua neukan. Ez daukat besterik esku artean une honetan. Nik ez nuke galdu nahi neuretzako idazteko joera hori: neure egunerokoa, neure apunteak, amaren inguruko kontuak... Gero hortik zer aterako den... hori beste kontu bat da. Idazten ari naiz, baina horrek ez du esan nahi idazten ari naizen hori argitaratuko dudanik. Gero galbahea dator, norberarena, eta idatzitako testu asko ez dira inoiz argitaratuko.





JUL 10    LAGUNARTEKO OMENALDI BEROA MARIASUN LANDARI



Atzoko ekitaldia ederra eta borobila izan zen niretzat. Zu han egoteak ere zerikusia izan zuen ene baitan sentitu nuen  poz isilean. Beraz, mila-mila esker. Eta hurrengo bat arte.

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - 

El Diario Vasco


Galiziatik Fina Casadelrrey agertu zen atzo Aquariumean egin zen ekitaldira, eta Kataluniatik Miquel Desclot.

Aurrean, Desclot, Casalderrey, Landa, Goirizelaia, Goenaga, Zaragueta, Atxaga eta Olaziregi.
Aurrean, Desclot, Casalderrey, Landa, Goirizelaia, Goenaga, Zaragueta, Atxaga eta Olaziregi. / MIKEL FRAILE

  • Batik bat haur eta gazteentzako literatura egin izan duen Mariasun Landa idazleak omenaldi beroa izan zuen atzo Donostiako Aquariumean, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua. Idazleak, ilustratzaileak eta Juantxo Zeberio musikaria jardun ziren bertan.

    Etxepare Euskal Institutuak UPV-EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean antolatutako «Excellence in Basque Studies V» ikastaroaren gerizpean martxan jarritako ekimena izan zen atzokoa.

    Aquariumeko lehendakari Vicente Zaraguetak eman zion hasiera ekitaldiari. Honela mintzatu zen: «Mariasunen azken liburuetako batean, neskatila protagonistak bere buruari galdetzen dio paradisua non ote dagoen. Gero konturatuko da -eta hau da Mariasunek ematen digun lezioa- norberaren barruan dagoela paradisua. Eta, paradisuan sartzea da, baita ere, Mariasunen liburuetan murgiltzea».

    Zaraguetak aitorpen intimo batekin eman zion bukaera jardunari: «88 urte ditut eta zoriontsua naiz. Zergatik naizen zoriontsua? Besteen zerbitzura nagoelako, trukean ezer espero gabe».

    Ondoren, Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak gogorarazi zuen Landaren liburuak hamabi hizkuntzatan irakur daitezkeela. Hain zuzen ere, Bernardo Atxagaren atzetik hauxe da gehien itzulitako euskal idazlea. «Maiuskularen literatura bat sortu duzulako, eskerrik asko»; era honetara bukatu zuen hitzaldia Goenagak.

    Hirugarren mintzaldi instituzionala Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiarena izan zen. «Mariasunen hitzek oihartzun egiten dute EHUko ikasgeletan –esan zuen, izan ere unibertsitateko irakaslea izan baita urte askoan–. Zortekoak izan gara beraren hitza edukitzeagatik. Hona etorri aurretik, prentsan argitaratutako elkarrizketa bat errepasatau dut. Bertan, Mariasunek esaten zuen bera oso indiziplinatua izan dela, eta diziplina kanpotik sartu diotela, EHUtik. Aitortu beharrean gara: lan bikaina egin du diziplinarik gabe».

    Ondoren, Landaren zenbait liburutako pasarteen irakurketari ekin zitzaion. Lehenengo irakurlea Bernardo Atxaga izan zen, ‘Festa aldameneko gelan’ liburuko orrialde batzuk irakurri zituelarik. Bitartean, Antton Olariaga ilustratzaileak liburu horretantxe oinarritutako marrazkia egin zuen jEndaurrean.

    Izan ere, literatura, ilustrazioa eta musika izan zituen osagai ekitaldiak. Bernardo Atxagaz gain, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casadelrrey jardun ziren irakurle. Eta ilustrazioak egiten, berriz, Antton Olariaga, Jokin Mitxelena eta Espainiako Ilustrazio Saria irabazi berri duen Elena Odriozola. Eta horiek denek Juantxo Zeberio musikaria izan zuten lagun pianoan.

    Patxi Zubizarretak, berriz, bere kasako testu bat irakurri zuen. Hau esan zuen: «Mariasun Landari eskertu nahi diogu bere sekretuak kontatu izana, nor den, zer nahi lukeen... Bai, literatura sortu du komunikatzeko, ahoz gora kontu-isilka aritzeko, eta egiteko horretan generoak –literarioak eta besteak– gainditu ditu: eta generoekin batera hizkun-tzak, baina betiere euskaratik abiaturik, egunotan argitasun berezia eragin duen konpromisotik».

    Miren Agur Meabek, berriz, Mariasun protagonista moduan ipinita sortu duen kontakizun laburra irakurri zuen. Gero, Miquel Desclot katalanak bere olerki bat irakurri zuen, eta Fina Casadelrreyk galegoz jardun zuen.

    Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, 1949) 1982an publikatu zuen lehenbiziko liburua, ‘Amets uhinak’ zeritzana. 2003an Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen ‘Krokodiloa ohe azpian’ ipuinari esker.


>>> gehiago




JUL 10    HOMENAJE A MARIASUN LANDA



Viernes, 10 de Julio de 2015 - Actualizado a las 06:19h

Homenaje a Mariasun Landa.

Homenaje a Mariasun Landa.

AQUARIUM. El Aquarium de Donostia acogió ayer un emotivo homenaje dedicado a la escritora infantil y juvenil Mariasun Landa (en la imagen, la tercera por la izquierda). En el acto, incluido en el seminarioExcellence in Basque Studies V del Instituto Etxepare y los Cursos de Verano de la UPV, participaron escritores que han acompañado a Landa durante su carrera -Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Miren Agur Meabe...-. Hubo lecturas y dibujos realizados en directo de la mano de Antton Olariaga, Jokin Mitxelena y Elena Odriozola. Foto: Ainara Garcia

>>>gehiago




JUL 7    PARADISUAZ HAUSNARTU DU MARIASUN LANDAK



NUEVO RELATO INFANTIL DE MARIASUN LANDA

''Elsa y el paraíso'' acerca a los niños al mundo de Adán y Eva

13/05/2015

La autora hace uso del humor, la fantasía y la ternura para adentrarse en un paraíso "aconfesional" con referencias del Génesis. Las ilustraciones son de Elena Odriozola. En euskera y castellano.





JUL 4    INSTITUTO ETXEPARE HOMENAJEA A MARIASUN LANDA






1 - 10 of 10




ARCHIVO


enero 2017

noviembre 2016

octubre 2016

septiembre 2016

agsto 2016

junio 2016

abril 2016

marzo 2016

febero 2016

noviembre 2015

julio 2015

junio 2015

mayo 2015

abril 2015

marzo 2015

febero 2015

diciembre 2014

noviembre 2014

octubre 2014

junio 2014

mayo 2014

abril 2014

marzo 2014

febero 2014

enero 2014

noviembre 2013

septiembre 2013

junio 2013

mayo 2013

abril 2013

marzo 2013

febero 2013

diciembre 2012

noviembre 2012

septiembre 2012

mayo 2012

marzo 2012

diciembre 2011

noviembre 2011

octubre 2011

septiembre 2011

junio 2011

marzo 2011

enero 2011

admin*