Sariak

Mariasun Landa Sariak Errenterian

Lortutako sariak:



Mariasun Landa Sariak

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek gure herriari (Errenteriari) egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi da, eta horrela, herri-kronika osatu. Lehenengo Sariak 2010ean eman ziran eta ordutik urtero martxan jartzen den lehiaketa bat da.

Lehiaketa honen bidez bi sari ematen dira,

  • Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da).
  • Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak, gainera, urtero Oarso aldizkarian argitaratzen dira. Horrez gain, udalak Errenteriako inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ere ahalegina egiten du. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

2011 eta 2018 urte bitarteko idazlanak Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak liburuan argitaratu dira.

Lanak ERRENTERIAKO UDALERA (Erregistrora) helarazi behar dira 2024ko urtarrilaren 26 bitartean.

Oinarriak hemen ikus daitezke.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak hamargarren urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietara gonbidatu nahi ditu herritar guztiak, emakumezkoei deialdi berezia eginez.

Hauek dira aurreko urteetan aukeratutako lanak: