Lana: Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
Erakundea: Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek: EEEk (Euskal Editoreen Elkarteak), EIEk (Euskal Idazleen Elkarteak), APIE-EIEP (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak), EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak) eta Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak
Euskal liburugintzak bide luzea eta oparoa egin du azken urteotan, eta ez dira gutxi lortutako emaitzak. Egindakoaren guztiaren erakusle dira gaiari buruzko liburu eta azterlan ugariak, baina oraingoan lana eskertu eta goraipatzera gatoz; asmo horrekin sortu baitziren Euskal Liburuaren Gaua eta Dabilen Elea Saria.
Mariasun Landak jasoko du 2011ko “dabilen elea” saria... gehiago >>>