Eguna: 2024/08/11
Ordua: 16:30
Lekua: Erronda Pasealekua, Uxue, 31496, Nafarroa.
Parte-hartzaileak: Nora Alonso, Maite Apezteguía, Mariasun Landa eta Mª Teresa Tellería.
Moderatzailea: Jakeline Barker
“24 Emakume zientzia, arte eta letretan” erakusketarekin bat eginez, Jakiundek antolatutako UPNA/NUP -eko Uxueko uda ikastaroaren baitan, Nora Alonso (lehen sektoreko enpresaria), Maite Apezteguía (arkitektoa), Mariasun Landa (idazlea) eta Mª Teresa Tellería (botanikaria) akademikoen mahai ingurua moderatuko du Jakeline Barker Jakiundeko idazkariak. Lau hizlariak Uxueko Aljibe Plazan abuztuaren 5etik irailaren 2ra arte erakusgai dagoen argazki eta bideo erakusketaren protagonisten artean daude.
Solasaldia Erronda Pasealekuan izango da, abuztuaren 11n, igandez, arratsaldeko 16:30etan. Uxueko ikastaroko hitzaldi eta solasaldietara sarrera doakoa da eta ez dago izena eman beharrik, sarrera librea da lekuak bete arte.
Jakiundek antolatutako PNA/NUPeko ikastaroak Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa digitaleko Sailaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesa, eta Uxueko Udaleko eta Iruñeko Planetarioaren lankidetza du.
Iturria: https://www.jakiunde.eus/eu/ekitaldia/24-mujeres-en-las-ciencias-artes-y-letras