Zabala, J. L. (2015eko uztailaren 3a). “Ez nuke arriskatzeko gogoa galdu nahi”. Berria. https://www.berria.eus/kultura/ez-nuke-arriskatzeko-gogoa-galdu-nahi_112608_102.html
Mariasun Landa idazleari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.
Aurrerapen gisa, segidakoak dira Landak elkarrizketan esandako batzuk:
– “Ez nuke arriskatzeko gogoa galdu nahi; arriskatzeko, zentzu zabal batean: genero aldaketaren aldetik, gaien aldetik, formaren aldetik…”.
– “Erraztasunak ez du irizpide bakarra izan behar. Benetan ari bagara irakurleak egiten, irakurketaren zailtasun egokitu bat eskaini behar zaie haurrei, gai ezberdinetako liburuak, estilo ezberdinetakoak…”.
– “Bukaera zoriontsua izatea da pedagogikoa. Baina, literaturaren aldetik begiratuta, zergatik ez eskaini bukaera ez hain biribilak eta hain zoriontsuak, bukaera irekiak?”.
– “Mark Twainek Tom Sawyerren abenturak idatzi zituenean, edo Lewis Carrollek Aliziarenak, maitasunaren izenean egin zuten hori, bestelako helbururik gabe, opari bat egiteko haurtzaroari… Literatura da”.
– “Teorikoki didaktismoa gaur egun ez zaio inori gustatzen, baina, praktikan, irakaskuntzan ‘zehar lerroak’ deitzen direnak didaktismotik oso gertu daude”.