Amuriza Plaza, M. (2024, apirilaren 03a). “Haurrei eta gazteei zuzenduriko liburuak beti hartu izan dira bigarren mailakotzat”. Pikara magazine. https://www.pikaramagazine.com/2024/04/haurrei-eta-gazteei-zuzenduriko-liburuak-beti-hartu-izan-dira-bigarren-mailakotzat/
Belaunaldi oso baten imajinarioaren parte da Mariasun Landaren (Errenteria, 1949) unibertso literarioa. Urte hauetan guztietan eginiko ekarpenagatik jaso ditu 2023ko Berdintasunerako Emakunde Saria eta 2024ko BBK Gutun Zuria Bilbao Saria.
Esaldiak atzamarrarekin azpimarratuaz irakurtzen genuenetik ezagutzen ditugu Txan fantasma, Iholdi, galtzerdi suizida edota ohe azpiko krokodiloa; belaunaldi oso baten imajinarioaren parte da Mariasun Landaren (Errenteria, 1949) unibertso literarioa.
EHUren Donostiako Irakasle-Eskolan aritu zen erretiroa hartu arte eta hitzaldiak eta ikastaroak ematen dihardu harrezkero, baita idazten ere, noski. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako erreferente nagusietako bat izan da laurogeiko hamarkadaz geroztik eta atzerriko hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte bere lanak. Urte hauetan guztietan eginiko ekarpenagatik jaso ditu aurtengo neguan 2023ko Berdintasunerako Emakunde Saria eta 2024ko BBK Gutun Zuria Bilbao Saria.
“Entrebista mordoa pilatu zait azken hilabeteotan” diost sukaldetik, “nekatuta nago, baina pozik”. Bandeja bete ontzirekin dator egongelarantz: kafea, bonboiak, katilu bete mandarina zurituta eta aletuta. “Eseri sofan, maitia, etxean bezala”.
Gurasoek ez omen zizuten euskararik transmititu. Hala da?
Hala da, bai, betidanik daukat zauri linguistiko hori. Gure aitona-amonak Oiartzuarrak ziren, baina aitona Etxebeste papeleran hasi zen lanean eta Errenterian amaitu zuten. Gerra ostean jende asko etorri zen kanpotik eta erabat erdaldunduta zegoen ni jaio nintzenerako. Kontua da, hizketan torpe xamarra nintzela, eta auzoko marisabidilla batek hizkuntza bakarra ikastearekin nahikoa izango nuela esan ziola amari. Frankismoko mentalitatea… Harrezkero, erdaraz baino ez zidan egin. Eta sufritu egiten nuen, e? Aitonarekin kartetan jolastera joan eta ezin elkar ulertu!
Ume hiztuna zinen?
Bai, bai, reboltosa bat nintzen (barreak). Gertatzen dena da, garai hartan, neskatoa bazinen inork ez zintuela ezer egitera animatzen; izan behar zenuen txintxoa, garbia eta isila. Horixe transmititzen zidaten etxean: zu ez nabarmendu. Baina ni deskarada hutsa nintzen eta fantasia handia neukan, horregatik idazten nuen. Horregatik, eta denborapasa merkea zelako ere bai.
Eta irakurri, egiten al zenuen?
Ahal nuen guztia. Bibliako istorioek inpaktatu ninduten gehien eta, gerora ere, askotan jo dut testu horietara; irudi potente asko dauzkate, Itsaso Gorria zabaldu zenekoa eta. Edozein museotan aurkituko dituzu Itun Zaharreko pasarteen koadroak gaur egun ere. Niretzako eliza da gauza bat, eta ondare kulturala beste bat. Tradizio judeokristautik gatoz, gustatu ala ez.
Zuk, halere, berehala usaindu zenuen mundua zabaltxoagoa zela ordura arte kontatu zizutena baino. Ala?
Gehiago jakiteko: https://www.pikaramagazine.com/2024/04/haurrei-eta-gazteei-zuzenduriko-liburuak-beti-hartu-izan-dira-bigarren-mailakotzat/