Koldo Mitxelena Kulturunea zuzenean. (2023ko maiatzaren 11). Elkarrizketa. “Zahartzaroa femenino singularrean, baina pluralean jokatua? / La vejez …” M. Landa [Bideoa]. https://www.youtube.com/watch?v=LjVB2olSLC4&ab_channel=KoldoMitxelenaKulturuneazuzenean
2023-05-11. KM Kulturuneak antolatutako elkarrizketa, “Garaikidetasunaren krisia” zikloaren testuinguruan:
Zahartzaroa femenino singularrean, baina pluralean jokatua?
Mariasun Landa Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta Literaturaren Didaktikako irakasle titularra izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Egile moldakor, artikulugile eta hizlaria da, eta bere haur eta gazte-literaturako lanak hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira. Beste sari batzuen artean, Euskadi Saria (1991) eta Haur eta Gazte-Literaturako Sari Nazionala (2003) jaso ditu. Euskal kulturari egindako ekarpena eta emandako bulkada aitortzearren, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria eman zitzaion 2014an. Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) kidea da.
Partaideak: Mariasun Landa, Vilma Coccoz, Javier Echeverria.
Hizkuntza: euskara, gaztelania