“Nor naiz? Zein adin dut? Erantzuna jasotzeko, ez dago kalera ateratzea bezalakorik: espaloia zapaldu eta gizarteak pegatina jartzen dizu: hirugarren adina, zahartzaroa, nagusia, erretiratua, pensionista, eser zaitez andrea, laguntzarik behar duzu, andrea? Ume, ez molestatu andre hau, amona, atsoa, zaharra…” “Esnatzen naizenean, bizitzak pixkanaka itzultzen dit kontzientzia deitzen dugun horren […]
Idioma: Euskera
“Interes kulturalak dituen elefante-talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana”. Maistra batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska. Obra hau 7-10 […]
Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ezagutu ez den fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik… Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere. Obra hau 10-13 urte bitarteko irakurleentzat gomendatuta dago, hemen irakurri dezakezu zatitxo bat: https://www.erein.eus/media/primeros_capitulos/primer_capitulo1699.pdf
Tipo arrunta da liburu honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu eta egunero berritzen ditu beti berdin beti berdin edo antzera. Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren […]
Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman… Uda batean, baina, dama bitxi bat agertu zen Elsa eta familia oporrak pasatzen ari ziren landetxean. Ordurako, […]
Abeslari famatua izandako kateme bat da Marlene, eta munduko bazterrak ikusten jarraitu nahi du. Z’Apa Tapatapa, berriz, taxizapata bat da, gau batean Marlene ezagutuko duena. Egundoko abenturak biziko dituzte elkarrekin amets bat betetzen duten bitartean: mundua ezagutzea. Elkarrekin abentura liluragarriz eta zenbait arriskuz beteriko bidaiari ekingo diote, ilargia dutelarik lekuko […]
Sagu gozozale batzuk oso gustura bizi dira Julieta mokofinaren etxean. Baina, egun batean, egoera erabat aldatzen da: Julieta maitemindu, argaltzeko dietak egiten hasi eta ikasle fin bihurtzen da. Goseak eraginda, saguak egoera larri hori aldatzen saiatuko dira… Obra hau 10-13 urte bitarteko irakurleentzat gomendatuta dago, hemen irakurri dezakezu zatitxo bat: […]
“Nire lagun fantasma haiekin nazkatu nintzenean, haurren baten etxean bizitzea erabaki nuen. Gainera, beste fantasma petral haiek isekaka aritzen zitzaizkidan, txikia eta potoloa nintzelako.” Txanek ez zuen fantasma petral haiekin bizi nahi. Haurrekin jolastea gustatzen zitzaion, eta ez haurrak beldurtzea. Horregatik pentsatu zuen taldetik alde egitea. Han eta hemen bakar-bakarrik […]
Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Ni neu harrituta geratu naiz bat-bateko erabakiarekin. Nola ez zait, bada, lehenago bururatu! Hain argi zegoen! Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean? Bordara! Alde egingo dut bordara! 14 urteko protagonistak, amak bikotekidea […]
Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta urduri nengoen, ez nekien zergatik… Eta, bat-batean, jira egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan. -Alto! Geldi hor! Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela ikusi nuen, edo hobeto esanda, […]