Lekua: Kultur Etxea, Hondarribia, Gipuzkoa.
Eguna: 2024/10/25
Ordua: 19:00
Parte-hartzaileak: Mariasun Landa, Aran García Lekue eta Oihana Otaegui.
Moderatzailea: Jakeline Barker
Hondarribiak Harresilanda kalean hartu du 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa urriaren 28ra arte, eta erakusketarekin bat egingo du erakusketaren protagonista diren hiru kideen solasaldiak Hondarribiako Kultur Etxean, Alde Zaharreko Denda kalean, urriaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan.
Jakiunderen balio handiena berau osatzen duten pertsonak dira. Jakiundek 107 kide ditu gaur egun, eta horietatik 33 emakumeak dira. Erakusketan horietako 24 azaltzen dira, 2022ko eta 2023ko Jakiundeko egutegien protagonistak, hain zuzen ere. Mariasun Landak eraskusteta estreinekoz Donostian otsailean plazaratu zenean prentsaurrekoan adierazi zuenen: “Denborarekin soilik joango da azaleratzen, harro erakutsiko dugun inoizko argazkirik handiena. Izan ziren baina ez dauden haiek, izan badiren baina agertzen ez diren haiek, eta ezikusia egin zitzaien eta aldarrikatu behar ditugun haiek biltzen direnean”.
Gaur egungo erronketako bat da emakumeek gure gizartearen aurrerapenean funtsezkoak diren jakintza-arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea. Neskek eta mutilek edozein diziplinatan ezagutza eta lan-praktika baldintza berdinetan eskura ditzaten, gure gizarteak emakumeen presentzia ezagutzaren arlo guztietan ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan lan egiten dute, laguntzen dute eta beren lanarekin gozatzen dute.
24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketaren helburua errealitate hori gizarteari erakustea eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea da. Erakusketak karrera profesional luze baten ondoren beren diziplinetan bikaintasuna lortu duten akademikoak aurkezten ditu, baita beren lanbidean punta-puntako lana egiten duten akademiko gazteenak ere.
Erakusketarekin batera eskainiko den solasaldia, Joanak joan, etorkizun kontakizun, Jakiunde kide Mariasun Landa idazlea, Aran Garcia Lekue fisikaria eta DIPCko Ikerbasque ikertzailea, eta Oihana Otaegui, ingeniaria eta VICOMTECH-ko Garraio Sistema Adimentsuen Saileko zuzendaria elkartuko ditu, Jakeline Barker, Jakiundeko idazkaria moderatzaile izango delarik.
Ekimenak Hondarribiako Udaletxearen babesa du.
Iturria: https://www.jakiunde.eus/eu/ekitaldia/default-e002ebdc6ee71262a8d86d2e131ed93a