- Jatorrizko izenburua: Kaskarintxo
- Irudigilea: Jesus Lucas
- Itzulpena:
- ISBN:
- Argitaletxea: Elkar
- Bilduma: Perkax, 2 Miru, 27
- Lehen Edizioa, Argitalpen urtea: 1982
- Inprimatze data: 1982
- Argitalpen lekua: Donostia
- Orrialde kopurua: 58 or. 21 zm.
- Edizio zenbakia: 1ª ed.
- Koadernatzea: rústica
- Jatorrizko hizkuntza: Euskera
- Argitalpen hizkuntza: Euskera
- Sariak:
- Kategoria: Literatura infantil y juvenil
Bazen Kaskarintxo izeneko neskatila bakarti samar bat. Eta Nikaxio izeneko gizontxo gizentxo baten lagun egin zen parkean. Oso ondo konpontzen ziren biak. Baina igande goiz batean, haize bolada beldurgarri baten ondorioz, abentura harrigarri batean murgilduko da Kaskarintxo. Afrikaraino eramango du abentura honek eta gero…
8 argitalpen 1998 arte
Herri txiki bat zen. Beste herri txiki asko bezalakoxea: enparantza, kioskoa, eliza… parke txiki bat ere bazuen herri hark. Herri hartako haurrak ere beste herri askotako haurrak bezalaxe bizi ziren: eskolara joan, jolas egin, telebista ikusi, igandetan goxokiak erosi…
Hondartzarik ez zeukan herri hark eta jendea ibaian bainatzen zen. Igandetan, batzu mendira joaten ziren, beste batzu gurasoen baserrira, autoa zeukatenak hiriburura eta askok hamabiak arte lo egiten zuten.
Ba, herri txiki hartan neskatila bat bizi zen. Ez zen ibaira igerira joaten, mendira ere oso gutxitan… bakarti samarra zen. Igandero parkera joaten zen bakar-bakarrik. Tximeletak lorategi batetan bezain alai ibiltzen zen puntarik punta, txokorik txoko. Egarritzen zenean, parkearen erdian zegoen iturritik ur freskoa edaten zuen eta ukalondoz lehortzen zuen aurpegia.
Jendeak, neskatilatxo hura bakarrik ikustean, galdurik zebilela pentsatzen zuen. Inoiz norbaitek galdetu ere egin zion ea noren bila zebilen. Eta neskatilak, harriturik, erantzun zion:
—Eee?
—Ez… bakarrik ikusten zaitut eta norbaiten bila ibiliko zarela iruditu zait.
Besaburuak gora jasoz harridurazko keinu bat eginez aurrera jarraitu zuen emakume berritsu hari kasorik egin gabe. Zergatik ez ote zion jendeak pakean uzten bakarrik ibili arren alai bezain libre sentitzen zen neskatila musugorritxo hari?