Partxela

  • Título original: Partxela
  • Ilustrador: Jesús Lucas
  • Traductor:
  • ISBN:
  • Editorial: Elkar
  • Colección: Perkax, 5; Miru, 5
  • Fecha de edición: 1984
  • Fecha de impresión: 1984
  • Lugar de publicación: Donostia
  • Nº páginas: 60 or. 21 zm.
  • Nº edición: 1ª ed.
  • Encuadernación: rústica
  • Lengua original: Euskera
  • Lengua de publicación: Euskera
  • Premios:
  • Categoría: Literatura infantil y juvenil

Kuzki txakurra gaixo dago bere txabolatxoan. Oso gaixotasun berezia dauka. Zer egin hura sendatzeko? Horretarako ez dago Partxela bezalakorik. Partxela nor den? Bihotz eta umore oneko emakume erdi-sorgin bat. Haretxek sendatuko du txakurra inork sendatzekotan; perretxiko negartiaren malkoak eta hondar ale berde batzuk aurkitzen baditu behintzat. Neska-mutiko taldetxo bat prest dauka laguntzeko.
Liburua ireki eta abentura honetan murgiltzen den irakurleak ondo pasatuko du. Baietz!

5 argitalpen 1995 arte

Partxelak koadro bat margotu behar du. Baina patatak zuritzen hasten da nahiz eta berehala nazkatu:

—Zertarako zuritu behar ditut patata nazkante hauek gaur ez dut etxean afaldu behar eta?

Eta patatak zuritzeari utzi, erratza hartu eta lurra garbitzen hasi da:

—Baina lurra zertarako garbitu behar dut Eider eta Joan arratsaldean badatoz? Iloba ziztrin horiek dena zikintzen dute eta…

Garbigailuan arropa sartu eta sartu ari da Partxela:

—Eta xaboia? Kaka zaharra, xaboirik ez! Bihar bertan erosi beharko dut!

Azkenean, hainbat lan hasi ondoren oso nekaturik geratu da. Sukaldeko aulki batetan eseri da. Mahai gainean yogurt pote asko dago. Pote bakoitzean

kolore ezberdin bat…

—Partxela, zerbait polita margotu behar duzu! —agintzen dio ozenki bere buruari—. Bai, kuadro polit bat, haurrei atsegin mien horietako bat… Behiak, puxikak, loreak eta mendi gailurretako gurutzeak… Ale, Partxela, lanera!

Nekez hartu du ixipua eskuan. Frigora joan eta handik orri txuri batzu ateratzen ditu:

—Aupa Partxela handia! —jarraitzen du esanez—. Eta ohea?

Azkar abiatu da bere gelara. Zirt-zart mantak eta maindireak ohetik lurrera bota ditu. Gero ohe biluziari begira gelditzen da:

—Ohea egitea! Ez dut inoiz lan alferragorik ezagutu! Egin eta berriro desegin! Hau da komeria! Hau da lan zoroa!

Marmarka ari da lanean. Manta ohe gainean bota duenerako etxeko txirrinak jo du:

—Tirrin… Tirrrrrin… Tirrrriiiinnnn!

Ateruntz doa saltoka, loturik dagoen zakurra aske uzten dutenean bezala.

—Partxela!

Bost-sei urtetako mutiko bat du aurrean. Mukiei, zarrazt, gora eragin eta, oxijenoa falta balu bezala, zera dio:

—Kuzki! Kuzki gaixo dago! Zatoz azkar!

Eta zezen bat atzetik balu bezala, eskailerak behera doa haur mukizua.