Eguna: 2025/08/10
Ordua: 17:30
Lekua: Erronda Pasealekua, Uxue, 31496, Nafarroa.
Parte-hartzaileak: Mariasun Landa eta Karlos Alastruey.
Moderatzailea: Jakeline Barker
Jakiundek Nafarroako UNibertsitate Publikoaren udako ikastaroen baitan antolatzen duen Uxueko udako ikastaroa abuztuaren 8tik 11ra bitartean izango da 2025 honetan.
Pertseiden euriarekin batera antolatzen du Akademiak, Humberto Bustince, UPNA/NUPeko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedradunak koordinatzen duen ikastaroa, eta, aurten, abuztuaren 7ko Ilargi betearekin egingo du bat. Hori dela eta, Ilargiaren misterioaz eta ezezagunaren ikaraz blai, Beldurra izango da ikastaroaren gaia, ikuspegi eta diziplina anitzetatik aztertuko delarik. Hitzordua Santa María Eliza-gotorlekuaren Erronda pasealekuan izango da, ohi bezala.
Iturria: https://www.jakiunde.eus/eu/ekitaldia/uxueko-uda-ikastaroa-2025-beldurra