Euskalerria Irratia. 2025ko abuztuak 7
Mariasun Landa idazleak beldurra eta literatura uztartuko ditu igandean, Uxuen, emango duen hitzaldian. Hitzordua Jakiunde elkarteak, NUPekin batera, antolatu dituen udako ikastaroen barne kokatzen da.
Jakiunde, zientzia, arte eta letren akademiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera beldurraren gaia ikuspegi eta adierazpen ezberdinetatik arakatuko du, abuztuaren 8tik 10era bitartean, Uxuen eta, abuztuaren 11an, San Martin Unxen antolatu duen udako ikastaroan.
Hitzaldiak, ibilaldiaak, bisita gidatuak eta musika emanaldiak programatu dituzte. Hauen artean, galdu ezineko hitzorduaMariasun Landak igandean 16:30etan Uxuen egingo duen hitzaldia. Idazlea Guardasola saioan idazlearekin hit egiteko aukera izan dugu.