Sentsibilitate kontua

Imanol Mercero

2024ko martxoaren 17a

ELEFANTE TXORI-BIHOTZA

Idazlea: Mariasun Landa. 

Ilustratzailea: Ivan Landa. 

Argitaletxea: Erein.

Pasa dira hogei urte lehen argitalpenetik eta berriz datorkigu, makillaje lanekin zaharberrituta, oraingoan Erein argitaletxearen eskutik.

Esan daiteke funtsean aldaketa gutxi izan direla, testua garai batekoa delako, orrazkera minimo bat egin ostean. Tipografian letra tamaina apur bat txikitu dute —hau bai izan dela hobekuntza— lehen edizioaren gehiegizko tamainak izutzeko bidea ematen duelako, balizko irakurlea 8 urtekoa, edo zaharragoa denean. Aldatu dute ere paragrafoen egitura, lehen lerro etenen bidez antolatu zutena orain puntu eta jarrai bidez emanda dagoelako, benetako paragrafoak osatuz.

Ilustrazio lana bai aldatu dela, lehen hartan Emilio Urberuagak egin baitzuen, eta oraingoan Ivan Landak. Harrigarria gertatzen da Landak hartu duen ildoa, Urberuagaren ilustrazioen kopia-bertsioa eginda. Ez dakit zuzena izan den erabakia.

Kontakizuna gogoan ez duzuenoi, esan gutun gisan idatzitakoa dela, eta kontatzen dela elefanteekin irakasle jarduten duen batek bere ikasleen izaera nola deskribatzen duen, goraipatzeko txori-bihotza dutenak, alegia, ohi baino sentsibilitate handiagoa dutenak.

Iturria: https://www.berria.eus/kultura/sentsibilitate-kontua_2122065_102.html