berriak

16 posts

Mariasun Landa Iurretan

Iurretako udalak Mariasun Landa goraipatzeko asmoz, Landaren obren inguruko ekintzez beteta hasi du 2025 urtea. Ekintzak urtarrilaren 7an hasi eta hilabete bereko 31an amaituko dira. Tartean izango dira, besteak beste, irakurle klubak heldu zein haurrentzat, Mariasun Landarekin berbaldia (urtarrilaren 23an), ilustrazio tailerrak eta ipuin-kontalariak.

Zergatik zen kristalezkoa Mari Errauskinen zapatatxoa? solasaldia

Lekua: Carlos Santamaria Zentroa, Donostia, Gipuzkoa. Eguna: 2024/11/08 Ordua: 17:30 Zergatik zen kristalezkoa Mari Errauskinen zapatatxoa? Galdera honen azpian beste hainbat itaun ezkutatzen dira: zertarako balio du fantasiak, irudimenak, literaturak? Amandre ipuin ezagunek balio unibertsalak adierazten dituzte eta ez da, inondik ere, literatura hutsala, gizakien literatura eternala baizik, Marc Soriano […]

“Joanak joan, etorkizun kontakizun” solasaldia

Lekua: Kultur Etxea, Hondarribia, Gipuzkoa. Eguna: 2024/10/25 Ordua: 19:00 Parte-hartzaileak: Mariasun Landa, Aran García Lekue eta Oihana Otaegui. Moderatzailea: Jakeline Barker Hondarribiak Harresilanda kalean hartu du 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa urriaren 28ra arte, eta erakusketarekin bat egingo du erakusketaren protagonista diren hiru kideen solasaldiak Hondarribiako Kultur Etxean, Alde Zaharreko […]

“24 Emakume zientzia, arte eta letretan”, Hondarribian

Irailaren 24tik urriaren 28ra arte, Hondarribian ikusgarri egongo da Jakiundek antolaturiko “24 emakume zientzia, arte eta letretan” erakusketa, Harresilandan. Datozen erakusketak:– Arrasate– Bilbo– Vitoria-Gasteiz Gehiago jakiteko: Prentsa dossierra Iturria: https://www.jakiunde.eus/eu/24-emakume

Mariasun Landak Urruzuno literatur lehiaketaren irabazleak bisitatu ditu

Urruzunok aurten 39. edizioa bete du, eta egun hauetan lehiaketaren irabazleak literatur egonaldi batean elkartu ditu. Hogei bat gazte literatur tailerretan eta idazketarekin eta sormenarekin lotutako jardueretan parte hartzen ari dira Arantzan (Nafarroan). Abuztuaren 26ean, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991) eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (2003) […]

“24 Emakume zientzia, arte eta letretan” solasaldia

Eguna: 2024/08/11 Ordua: 16:30 Lekua: Erronda Pasealekua, Uxue, 31496, Nafarroa. Parte-hartzaileak: Nora Alonso, Maite Apezteguía, Mariasun Landa eta Mª Teresa Tellería. Moderatzailea: Jakeline Barker “24 Emakume zientzia, arte eta letretan” erakusketarekin bat eginez, Jakiundek antolatutako UPNA/NUP -eko Uxueko uda ikastaroaren baitan, Nora Alonso (lehen sektoreko enpresaria), Maite Apezteguía (arkitektoa), Mariasun […]

24 Emakume zientzia, arte eta letretan

Abuztuaren 5etik irailaren 2ra arte, Uxue (Nafarroa) herriko Aljibe plazan Jakiundek antolaturiko “24 emakume zientzia, arte eta letretan” erakusketa ikusi ahal izango da. Datozen erakusketak:– Hondarribia– Arrasate– Bilbo– Vitoria-Gasteiz Gehiago jakiteko: Prentsa dossierra Iturria: https://www.jakiunde.eus/eu/24-emakume