Lana: Bi urtetik behin ematen den sari honek Galiziako PEN idazleen elkarteak banatzen du galiziar hizkuntza eta literaturatik portugues, espaniar, katalan eta euskal hizkuntzak eta literaturak omentzeko xedez.
Erakundea: Nazioarteko idazleen elkarte hau 1921ean sortu zen, leku guztietako idazleen arteko adiskidantza eta lankidetza sustatzea du helburu, kideek edozein ikuspuntu politiko edo bestelakoa badute ere. Elkartearen jomugak dira adierazpen askatasunaren alde borrokatzea, eta erregimen zapaltzaileak -eskuin muturrekoak zein ezker muturrekoak izanda ere- pairatzen dituzten idazleak defendatzea.