Lana: Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero antolatzen duen irakurketa jarraituaren XIII. Edizioan Mariasun Landa omendu dute bere obrak irakurriz. Horretarako, “Ipuin hautatuak” izeneko bilduman Landaren zenbait ipuin bildu dituzte, eta etenik gabe, sei orduz irakurri dituzte.
Erakundea: Bilbo Zaharraren eta Euskaltzaindiaren arteko akordio bati esker, 2001 urtetik aurrera Bilbo Zaharra Forum antolatzen da urtero, euskal kulturaren inguruan hitz egiteko. Jarduera horren baitan kokatzen da Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea, non etenik gabeko euskarazko irakurketak egiten diren urtero, ikasturte amaieran. Ekimen horren bidez, bi helburu lortu nahi dira: “batetik, euskal kultura herritarren artean sustatzea eta prestigiatzea, eta bestetik, gure ikasleek euskara ikasteko egindako ahalegina nolabait saritzea”.