Lana: Eskolaren 50. urteurrenarekin bat eginez, jakinarazi dute institutuaren eraikin erantsiak Mariasun Landa izena izango duela. Udaletxean egin den ekitaldian, eraikinean jarri duten plakaren erreplika bat eman dio institutuko zuzendariak Mariasun Landari.
Erakundea: Koldo Mitxelena Institutua sortzeko prozesuan 1963an hasi bazen ere (institutu bat eraikitzeko eskakizuna egiteko 18 alkate elkartu ziren), 1971n gauzatu zen, 2237/1971 Dekretuaren bidez. Modu honetara, Errenteriako Batxilergoko Institutu Nazionala eraiki zen, gerora, 1985eko martxoan Koldo Mitxelena izena hartu zuena. Gaur egun, HH, LH, DBH eta Batxilergoko ikasketak eskaintzen dituzte D ereduan.