Lana: Juan Mayorga antzerkigilearekin batera, Mariasun Landak jaso du aurtengo BBK Gutun Zuria Bilbao saria. Sari honen bidez euskal eta nazioarteko literaturako eragileen sormen-lana saritzen da. Landaren kasuan, berritzailea izateko joera, nazioarteko hedapena, gizarte garaikidearen kritika sotila eta indarkeria, genero-rolak eta osasun mentala bezalako gaiak jorratzea aipatu dira sariketan. Sariketaren ondoren, Patxi Zubizarretak eta Mariasun Landak elkarrizketa bat eduki dute, eta bertan, besteak beste, idazleek gazteen eta literaturaren arteko zubi gisa dituzten funtzioez mintzatu dira.
Erakundea: BBK-k eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok antolatutako Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia urtero ospatzen den topagune bat da. Bertan, literaturak arte garaikidearen sistemarekin duen harremanaz jarduten da, eta hirugarren aldiz banatu da BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria.