2024- Euskaltzaindiako ohorezko kide

Lana: Beste zenbait eragilerekin batera, Euskaltzaindiako Ohorezko kide izendatu dute Mariasun Landa, Baionako Herriko Etxean egin den maiatzeko Osoko Bilkuran. 2024ko azaroaren 29an, Euskaltzaindiako diploma eta insignia jaso ditu Sociedad Bilbainan, Miren Agur Meabe idazlearen eskutik.

Ikusi fitxa hemen: Mariasun Landa

Erakundea: Garaiko zenbait euskaltzalek bultzatuta, Euskaltzaindia 1918an sortu zen, Euskal Pizkundearen testuinguruan (1876-1936), euskara kultur balio handiko elementu gisa aldarrikatzeko, bultzatzeko eta babesteko. Euskaltzaindia izan da Euskara Batuaren babesle nagusia, hasieratik aldarrikatu baitzuten euskarak ere estandar bat eduki behar zuela, besteak beste, hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan erabili ahal izateko.