Lana: Beste zenbait eragilerekin batera, Euskaltzaindiako Ohorezko kide izendatu dute Mariasun Landa, Baionako Herriko Etxean egin den maiatzeko Osoko Bilkuran.
Erakundea: Garaiko zenbait euskaltzalek bultzatuta, Euskaltzaindia 1918an sortu zen, Euskal Pizkundearen testuinguruan (1876-1936), euskara kultur balio handiko elementu gisa aldarrikatzeko, bultzatzeko eta babesteko. Euskaltzaindia izan da Euskara Batuaren babesle nagusia, hasieratik aldarrikatu baitzuten euskarak ere estandar bat eduki behar zuela, besteak beste, hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan erabili ahal izateko.