2024- Omenaldia Goierriko irakurle taldeen eskutik

Lana: Aurtengo Goierriko irakurle taldeen topaketan (Gabiria), Mariasun Landa omendu dute. Plazan harrera egin zioten 17:00etan, Goruntz Dantza Taldekoek eskainitako Makil-dantzarekin. Ondoren, Gorka Maizek eta Aratz Igartzabalek egindako kopla batzuk abestu zizkioten. Jarraian, irakurle taldeetako kideek, taldetxotan banatuta, Krokodiloa ohe azpian liburuari buruz hitz egin zuten, Landak berak liburuaren inguruan hitz egin aurretik. Amaitzeko, euskal literaturan eta letretan egindako lana aitortu zioten Landari, oroigarri bat emanez. 

Erakundea: Urtero bezala, Goierriko irakurle taldeen topaketa ospatu zuten 2024ko ekainaren 8an. Topaketa horietan, Goierriko zortzi herritako irakurle talde biltzen dira (Zumarraga, Ormaiztegi, Itsaso, Segura, Idiazabal, Ordizia, Ataun eta Gabiria) eta urtero omentzen dute idazle bat. Aurten Gabiriari egokitu zaio topaketa antolatzea, eta hark erabaki du aurtengo omendua Mariasun Landa izatea.