Solasaldia. Barne bestiario ttipia

Lekua: KMK Santa Teresa aretoa, Donostia, Gipuzkoa.

Eguna: 2025/01/30

Ordua: 19:00-21:00

Hizkuntza: euskara

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:

Barne bestiario ttipia

Idazleok orduak eta orduak ematen ditugu irudimena deitzen diogun lurralde lainotsu batean arakatzen, eta idazten dugunaren zati bat ezagutzen ez dugun edo “gaizki ezagutzen dugun” zerbaiten itzulpena da. Askotan, animalien itxura hartzen dugu gure barne munduaz hitz egiteko. Idazleak bere buruaz ez dakiena, baina bertan bizi dena, erakuts dezakeen bestiario bat.

Mariasun Landa Etxebeste Filosofia eta Letretan lizentziatua da. 2015era arte EHUn Literaturaren Didaktikako irakaslea izan zen. Egile moldakorra da eta hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzulitako euskarazko Haur eta Gazte Literaturako lanarengatik ezaguna da.

Partaideak: Mariasun LandaVilma Coccoz

Iturria: https://kmk.gipuzkoa.eus/eu/agenda/ekitaldia?entryId=80317401