Udako goiz batean literaturzale bat… Sorkuntza literarioaren abenturaz

Uztailaren 15etik 17ra, Miramar Jauregian “Udako goiz batean literaturzale bat… Sorkuntza literarioaren abenturaz” izeneko ikastaroa emango du Mariasun Landak. Ikastaroak 30 orduko balio akademikoa izango du, eta bere helburu nagusiak ikasleei literatur komunikazioaren bilatzen laguntzea eta hain beharrezkoak diren istorioak asmatzera, irudikatzera eta kontatzera motibatzea dira. Ikastaro hau teoriko praktikoa izango da, horretarako, lehenik testu egoki eta anitzak aztertu eta gozatuko dira, eta ondoren, ikasleek euren testu propioak idatziko dituzte. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa

Eguna: 2024/07/15 – 2024/07/17

Ordua: 09:00 – 14:00

Lekua: Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia, Gipuzkoa / Online

Hizkuntza: Euskara

Iturria: https://www.uik.eus/eu/jarduera/udako-goiz-batean-literaturzale-bat-sorkuntza-literarioaren-abenturaz