Zergatik zen kristalezkoa Mari Errauskinen zapatatxoa? solasaldia

Lekua: Carlos Santamaria Zentroa, Donostia, Gipuzkoa.

Eguna: 2024/11/08

Ordua: 17:30

Zergatik zen kristalezkoa Mari Errauskinen zapatatxoa?

Galdera honen azpian beste hainbat itaun ezkutatzen dira: zertarako balio du fantasiak, irudimenak, literaturak? Amandre ipuin ezagunek balio unibertsalak adierazten dituzte eta ez da, inondik ere, literatura hutsala, gizakien literatura eternala baizik, Marc Soriano idazle frantziarrak adierazi zuen bezalaxe.

Ipuin klasiko horietan dauden sinboloak arakatzea gozagarria da, beste mundu literario berri bat aurkituko baitugu.

Iturria: https://www.jakiunde.eus/eu/ekitaldia/zergatik-zen-kristalezkoa-mari-errauskinen-zapatatxoa