- Título original: Ahatetxoa eta sahats negartia
- Ilustrador: Elena Odriozola
- Traductor:
- ISBN: 978-84-7917-683-9
- Editorial: Elkar
- Colección: Miru,16
- Fecha de edición: 1997
- Fecha de impresión: 1997
- Lugar de publicación: Donostia
- Nº páginas: 48 p. 21x14 cm
- Nº edición: 1ª ed.
- Encuadernación: rústica
- Lengua original: Euskera
- Lengua de publicación: Euskera
- Premios:
- Categoría: Literatura infantil y juvenil
Ipuin honetako protagonistarik gehienak oso bereziak dira. Ahatetxoak urpekari izan behar duela erabakitzen du jaio eta segituan. Beti negarrez egon ohi den sahatsa barrez eta txaloka hasten da azkenean. Eta parke hartara argazkiak ateratzera joan ziren ezkonberriei gertatu zitzaiena…? Izan ere, irudimenaren, umorearen eta amodioaren parkea zen hura.
Prentsako aipamenak:
– Kukuluma, 199ko ekaina. 5-6. zkia Animaliak protagonista dituen ipuintxo honek norberaren b Animaliak protagonista dituen ipuintxo hau norberaren buruaren estimua eta kemena lantzeko baliotsua da oso. Mariasun Landak gizakion sentimenduak islatzen ditu egitura klasikoa jarraitzen duen istorio honetan. Argumentu xumea du berez: parkean ahate familia bat bizi da eta anai-arreben artean bat dugu apartekoa, ausarta eta nortasun berezikoa; zisneak, berriz, harroputz hutsak dira eta horien artean, ondoan bizi den sahats negartiak, begirale isil eta jakintsuak, ahots filosofikoaren papera beteko du. Gertaera batek frogatuko die parkeko lagun guztiei ahatetxo itsusiak ere begirunea merezi duela, heroi txikia izan daitekeela. Horrela, bada, bukaera zoriontsuak irakurlea pozik utziko du, egiaztatuko baitu guk geuk ere, egunen batean, gure desioak beteko ditugula.
Elena Odrizolaren ilustrazioek originaltasun handia dute, ukitu fin eta zertzelada dotoreak dira; azken batean, testuaren osagarri bikainak.
– Xabier Etxaniz, Egunkaria 1997ko maiatzaren 31a Sinpletasun landua
Parkerik ezaguneneko estankean ahatetxo bat jaio zen eta bere lehen plistiplastak egin orduko, urpekari izatea erabaki zuen. Esaldi horrekin ematen dio hasiera Mariasun Landak bere azken lanari: Ahatetxoa eta sahats negartia ipuinari, alegia. Eta esaldi horrek markatzen du liburua, markatzen du protagonista eta markatu ere istorioa. Izan ere, ahatetxoak ez du onartuko bizitzan, estankean, tokatu zaion papera. Ez du amaren atzetik burua tente ibili nahi izango bere anai arrebek egiten duten bezala.
Ahatetxoari ezberdin izan nahi horrek arazoak sortaraziko dizkio, amaren haserraldiak entzun beharko ditu, baita anai-arreben protestak; baina, era berean, izaera berezi horrek erakarriko du istorio honetako bigarren protagonista: sahats negartia. Oso gutxi mugitu arren estanke guztia -eta bertan jasotzen dena- kontrolatzen eta aztertzen duen sahats negartia.
Mariasun Landak, ohi bezala, ipuinaren sinpletasunaren atzean ezkutatzen du honen benetako zama, mezua eta gogoetarako irizpidea. Edertasuna (zisneen eta ahateen arteko lehia), norberaren garapena, gizartean edo pertsonen jokabidea, horiek eta antzeko ideiak datozkigu burura ipuin hau irakurri ondoren.
Ahatetxoaren ikuspegia izango dugu horretarako abiapuntu, gaztea, erabakitsua, lotsagabea eta ausarta; bere ondoan, berriz, sahats negartia dugu hari beretik tiraka, ahatetxo bitxi eta berezi horri lagundu nahian. Eta ahatetxoaren gaztetasun lotsagabe horren ondoan ditugu sahatsaren jakituria eta lasaitasuna, aurrekoaren osagarri.
Ahatetxo eta sahats negartia hau Ahatetxo itsusia ipuin harekin konparatzeko tentazio izanez gero, irakurri eta segituan konturatuko gara bien arteko ezberdintasunez. Haren kasuan patuak markatu zuen ezberdintasuna, honetan aldiz, norberaren gogoa izango da.
Bukatzeko, eta ilustrazioei dagokienez, Elena Odrizolaren irudiek ederki islatzen dute ipuinaren argumentua, trazuen bidez istoriaren haria jarraitzen laguntzeaz gain sahatsari bizitza ematen jakin izan du eta liburuak duen tonu sinple hori bera erabili du, sinpletasun landua eta lortua.
- Catalán: L’anec i el salze
- Catalán: L’anec i el salze
- Castellano: El patito y el sauce llorón
- Euskera: Ahatetxoa eta sahats negartia