- Título original: Iholdi
- Ilustrador: Asun Balzola
- Traductor:
- ISBN:
- Editorial: Erein
- Colección: Siberia Treneko ipuin eta kantak
- Fecha de edición: 1988
- Fecha de impresión: 1988
- Lugar de publicación: Donostia
- Nº páginas: 33 p. il. col. 21x16 cm
- Nº edición: 1ª ed.
- Encuadernación: rústica
- Lengua original: Euskera
- Lengua de publicación: Euskera
- Premios:
- Categoría: Literatura infantil y juvenil
7-9 urte bitarteko haurrek irakurtzeko Mariasun Landa idazlearen 6 liburu zoragarri bilduma bakar batean: – Iholdi – Izeba txikia – Alex – Amona, zure Iholdi – Marina – Haginak eta hilobiak
Lore bat marraztu dut eta loreak esan dit: -Lorontzi bat marraz iezadazu!. Eta nik lorontzia marraztu dut. Lorontziak esan dit: -Leiho bat marraz iezadazu!. Leiho bat marraztu dut eta leihoak agindu dit: -Eguzki eder bat marraz iezadazu!. Eta eguzkiak haizea eskatu dit, eta haizeak mendiak, eta mendiek ibaiak eta ibaiek arrainak… Arraintxoak marraztera nindoala andereñoak esan du: -Bale! Orain matematikako fitxa bat egin behar dugu. Eta ibaiak arrainak gabe gelditu dira. Haurrek asmatuko lituzketen testu indar handikoak idatzi ditu liburu erakargarri honetan Mariasun Landak.
Lore bat marraztu dut eta loreak esan dit: -Lorontzi bat marraz iezadazu!.
Eta nik lorontzia marraztu dut. Lorontziak esan dit: -Leiho bat marraz iezadazu!.
Leiho bat marraztu dut eta leihoak agindu dit:
-Eguzki eder bat marraz iezadazu!.
Eta eguzkiak haizea eskatu dit, eta haizeak mendiak, eta mendiek ibaiak eta ibaiek arrainak… Arraintxoak marraztera nindoala andereñoak esan du:
-Bale! Orain matematikako fitxa bat egin behar dugu.
Eta ibaiak arrainak gabe gelditu dira. Haurrek asmatuko lituzketen testu indar handikoak idatzi ditu liburu erakargarri honetan Mariasun Landak.
Prentsako aipamenak:
– Jakingarriak 43, 2000ko iraila Haur bat jaiotzen denean mirari bat gertatzen da: bizitzaren miraria. Bera gabe bizi izan gara, gure bizimodua ederto antolatu dugu, baina umea jaiotzen da eta gure maitasunean sartzen denean, haur hori gabe ezin gara bizi edo bizitza zulo beltz batean erortzen da.
Berdin gertatzen zaigu amodioaren opariarekin edo adiskidetasunarekin.
Eta gauza bera poesiarekin, prosa poetikoarekin, gauza bera testu liburugarriekin, artearekin, gure bizitzan eta hondo-hondoko barrenetan espazioa eta denbora hartzen dutenean.
Horrela gertatzen zaigu guri Mariasun Ladaren Iholdirekin: non bizi daiteke egungo euskal haur literatura edo literatura Iholdirik gabe? Nola bizi Iholdiren xarma, poesia, sakontasuna, magiarik gabe? Ez, testu labur hauek, gutxienez batzuk, gure literaturaren testu ederrenetarikoak dira bere sinpletasunean. Arrazoia? Artea bera eta bihotzera zuzenean doan poesia.
Liburua hamasei testu laburrekin osatua dago eta testu bakoitza bizitzaren pintzelada bat besterik ez da, baina pintzelada, Asun Balzolarekin elkartzen dena, ona, sinplea, senstiblea, landua, giza ezagutzan sustraitua.
Testuak, isilik eta intimitatean gozatzeko; testuak haurrei, gazteei eta helduei taldean ozenki irakurtzeko eta enamoratzeko; testuak lagun handi bati oparitzeko; testuak gure ezkutuan galdu zaigun samurtasuna ateratzeko. Testuak denontzat, unibertsalak. Orain, Ereinek 3. edizioa argitaratu du, eta eskertzekoa da liburua bera errekuperatzen laguntzen digulako.
Zorionak Mariasun Landari, Iholdi, ardo onari gertatzen zaion moduan, urteekin hobea dagoelako.
3 argitalpen 1999 arte